Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemont Generalitatearen presidentearen adierazpenak 2017ko urriaren 2an

Politika

Kataluniako erreferenduma

Nazioarteko bitartekaritza eskatu du Puigdemontek

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/02

Generalitatearen presidenteak bitartekaritza-lanak egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta, halaber, galdegin du Kataluniara erreferendumagatik iritsitako polizia-agenteak bertatik irtetea.

1:30
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Carles Puigdemont Generalitatearen presidenteak astelehen honetan berretsi duenez, urriaren 1ean Katalunian egindako erreferendumaren emaitza "loteslea" da, erabateko baliozkoa da, eta, ondorioz, "erabaki politikoak" ekarriko ditu. Bera buru duen Gobernuaren ezohiko bileraren osteko prentsaurrekoan, Puigdemontek, gainera, eskatu dio Europar Batasunari babesteko Kataluniako eta Espainiako Gobernuen arteko bitartekaritza bat; bitartekaritza horren xedea izango litzateke Kataluniak eta Estatuak duten gatazkari irtenbidea ematea.

Puigdemontek atzoko galdeketaren emaitzaren berri emango dio Kataluniako Parlamentuari; izan ere, berak "balekotzat" jotzen du bozketa. Erreferendumaren legeak aurreikusten du independentzia-aldarrikapena egitea, baina Puigdemontek adierazi du ez duela proposatzen "haustura traumatikorik" gauzatzea. Hala, esan du "berriro nahi dugula ulertu elkar, espainiar Estatuak eta geuk", baina Kataluniako herritarrek erreferendumean esandakoa kontuan izanik, betiere.

Governeko buruak nabarmendu du nazioarte-mailako eragile batek eseri beharko lituzkeela elkarren aurrean Kataluniako eta Espainiako ordezkaritzak, xede izanik gutxienez Kataluniak normaltasun instituzionala berreskuratzea: ‘Europar Batasunak beste toki batera begiratzeari utzi egin behar dio’ nabarmendu du. Puigdemontek deitoratu du EBk ez onartzea oraindik U-1eko legaltasuna (haren iritziz, badu legaltasun hori), baina uste du aldaketa izan dela, Europa mailan, ikusirik igandeko polizia-kargak eta horien ondorioak.

U-1aren harira heldutako polizia-agenteak irtetea eskatu du

Estatuak hainbat polizia-agente eraman ditu Kataluniara azken egunotan, U-1eko erreferenduma egin ez dadin (Konstituzionalak bertan behera utzia zuen). 893 zauritu utzi zituen atzoko istiluen ostean, Puigdemontek eskatu du Kataluniara iritsitako agenteak bertatik irteteko, eta salatu du ‘indarkeria-ekintzak’ izan zirela. Haren esanetan, Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko "beldur-komandoek" eragin dituzte ekintza horiek.

"Atzo egun oso gogorra izan zen, azken 40 urteotako latzena", nabarmendu du Kataluniako presidenteak; esan duenez, ez du"‘inolako harremanik" Espainiako Gobernuarekin, baina eskatu dio Mariano Rajoyri "esateko" ea prest dagoen sartzeko berak gaur proposatutako nazioarteko bitartekaritza batean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena