Politika -

Mobilizazioak astearte honetan

Sindikatu abertzaleek 'Kataluniako herriari' elkartasuna adieraziko diote

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte astearte honetarako Hego Euskal Herrian.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EFE
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EFE
Euskal gehiengo sindikalak mobilizazioak deitu ditu Kataluniaren alde

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte astearte honetarako Hego Euskal Herrian, Kataluniako greba, lanuzte eta mobilizazioei babesa emateko. Era berean, burujabetza prozesu propioa martxan jartzea aldarrikatuko dute.

Goizean elkarretaratzeak egingo dituzte lantokietan, “atsedenaldietan”. Gainera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletxeen aurrean ekitaldiak egingo dituzte, 11:00etan. Iruñean gauza bera egingo dute, baina 12:00etan.

Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte 19:00etan, Bilbon (Moyua plaza), Gasteizen (Andre Maria Zuriaren plaza), Donostian (Boulevard) eta Iruñean (Gazteluko plaza).

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Iñigo Urkullu lehendakariak “badaki Espainiako Estatuak ez duela Kataluniaren eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea onartzen”. “Legearen inperioak Euskal Herriaren eta Kataluniaren erabakitzeko eskubidearekin talka egiten du”, erantsi du prentsaurrekoan.

Bestalde, “arazo politiko bati atzo Katalunian emandako erantzun errepresiboa” salatu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak. “Kataluniako herriak lezio handia eman” zuela uste du Aranburuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak ELA LAB Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa protestak Euskal sindikatuak Euskal sindikatuak Kataluniako prozesua zuzenean ESK sindikatua gaur