Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Esquadra Mossoek 161 salaketa jaso dituzte U-1eko karga polizialen ondorioz

Politika

U-1

Mossoek 412 zaurituren 161 salaketa jaso dituzte karga polizialen ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/03

Generalitatearen azken datuen arabera, 893 lagun zauritu ziren igandeko karga polizialen ondorioz.

  • U-1eko elkarretaratze bat. EFE.

    U-1eko elkarretaratze bat. EFE.

    U-1eko elkarretaratze bat. EFE.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Esquadra Mossoek 412 zaurituren 161 salaketa (horietako batzuk multzoan egindakoak) jaso dituzte igandeko erreferendumean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak egindako karga polizialen ondorioz.

Kolpeak edo lesioak direla eta, 161 salaketa jaso dituzte azken bi egunotan Esquadra Mossoek.

Bestalde, beste dozena erdi salaketa jaso dituzte Kataluniako epaitegiek Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak igandean karga polizialen ondorioz egindako zauriengatik.

Generalitatearen azken datuen arabera, 893 lagun artatu zituzten polizia kargetan zauriak eginda, kolpeak hartuta edo antsietateak jota; horietako lau ospitalean daude oraindik.

Barne Ministerioaren arabera, berriz, 431 polizia eta guardia zibil zauritu ziren Katalunian urriaren 1eko protestetan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena