Politika -

Kataluniako erreferenduma

Generalitateak dio Felipe VI.aren mezua 'arduragabekeria handia' izan dela

Kataluniako Gobernuaren bozeramaile Jordi Turullek aurpegiratu dio Espainiako erregeari 'elkarrizketarik eskatu ez izatea'.

Jordi Turull, asteazken honetan TV3n egin dioten elkarrizketan. Argazkia: TV3.
Jordi Turull, asteazken honetan TV3n egin dioten elkarrizketan. Argazkia: TV3.
Generalitateak arguragabekeriatzat jo du Felipe VI.aren mezua

0:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Turull Generalitatearen bozeramaile eta Presidentetzaren kontseilariak esan du, asteazken honetan, Espainiako errege Felipe VI.aren mezua 'arduragabekeria handia' izan dela; halaber, Turullek aurpegiratu dio Felipe VI.ari elkarrizketarik eskatu ez izatea.

TV3n egindako eta Europa Pressek hartutako adierazpenetan, Turullek adierazi du mezua azken egunotan polizia-agenteei esandako adore-oihuen bertsio monarkikoa izan dela; deitoratu du, gainera, erreferendumean eta mobilizazioan izandako zaurituen gainean ezikusiarena egin izatea.

'Lasaitu beharrean, gasolina bota dio suari', esan du Generalitatearen bozeramaileak; haren iritziz, monarkaren diskurtsoa 'beldurgarria' izan da, eta eskatu die herritarrei lasaitasunez eta gizalegez jokatzeko.

'Rajoyren estrategiaren bozeramailea'

Turullen iritziz, Espainiako erregeak Mariano Rajoy espainiar presidentearen eta Soraya Saenz de Santamaria azken horren presidenteordearen 'estrategiaren bozeramaile-lana' egin zuen; gainera, monarkak justifikatu zituen 'subiranismoaren aurka edozein baliabide erabiltzen duen Estatuaren bitartekoak', ebidentziak ukatuta.

Aurpegiratu dio Felipe VI.ari 'epaimahai baten burua balitz bezala' jokatu izatea, eta ez Estatuaren buruak jokatu beharko lukeen moduan; izan ere, zenbait kritika egin zizkien Kataluniako agintariei, eta esan zuen horiek legetik kanpo daudela.

Governeko bozeramaileak berretsi du igandean Polizia neurrigabe ibili zela.

Hortaz, eta monarkaren hitzak aztertuta, Turullek nabarmendu du oraingo aukera 'errepublika ala errepublika' dela; gero eta katalan gehiagok nahi dute Espainiatik irten, haren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Espainiako Felipe VI.a Espainia argazkiak Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur