Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Katalunia 2017ko urriak 6: epaile batek karga polizialen ikerketa abiatu du

Politika

Katalunia

Epaile batek karga polizialen inguruko ikerketa abiatu du

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/06

Urriaren 1ea, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak neurriz kanpoko indarra erabili ote zuten eta manifestarien jokabidea zein izan zen argitzeko ikerketa abiatu du Bartzelonako epaile batek.

  • Poliziaren artxiboko argazkia, U-1ean. EiTB.

    Poliziaren artxiboko argazkia, U-1ean. EiTB.

    Poliziaren artxiboko argazkia, U-1ean. EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bartzelonako epaile batek Kataluniako Gobernuaren salaketa bat onartu eta urriaren 1eko karga polizialen harira ikerketa abiatu du, joan den igandean Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak izandako jokabidea argitzeko.

Francisco Miralles Bartzelonako Instrukzioko 7 zenbakiko epaitegiko epaileak Fiskaltzaren argudioak baztertu eta bozkaleku batean bakarrik gertatutakoa ikertzeko Fiskaltzaren eskaera atzera bota du: "Ohiko bizikidetzan ondorioak izan ziren, istiluak izan baitziren eta, Bartzelonan, goizean zehar, gutxienez 17 toki ezberdinetan zaurituak izan zirelako".

Hori horrela, epaileak ez ditu aintzat hartu Fiskaltzaren adierazpenak (ohiko bizikidetzan ondoriorik ez zela egon esaten zuen bere idazkian). Eta hortaz, elkarbizitzaren asaldura agenteen, manifestarien edo batzuen eta besteen erruz gertatu ote zen zehazteko ikerketa abiatu du.

Epailearen autoaren arabera, asteartera arte 99 zaurituren salaketak jaso izan zituen.

Epailearen ustetan, ikerketa ezin da botaleku bakar batean gertatu zenari mugatu eta guztiak ikertu behar dira "ahalik eta argien zer gertatu zen zehazteko eta agenteek zein manifestariek izan zuten jokabidea zein izan zen argitzeko".

Hori dela eta, epaileak 30 atal ezberdin zabaldu ditu zaurituen, ikertuen eta lekukoen nondik norakoak ezagutzeko.

Urriaren 1ean, legea betetzen ari zirenean, agenteek "indarra proportzionaltasunez" erabili ote zuen argitzeko ikerketa dela esan du epaileak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena