Politika -

300.000 euro

Artolazabalek Eusko Legebiltzarrean azalduko du Lanbideri egindako iruzurra

Hainbat formakuntza zentrok, diru-laguntza publikoak jasotzeko asmoz, ikasleen datuak faltsutu eta baimenik gabe erabili ote dituzten ikertzen ari dira.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Argazkia: EiTB
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Argazkia: EiTB
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egiteko eskaera egingo du astelehenean, Lanbideri gezurrezko ikastaroak antolatuz ustez egindako 300.000 euroko iruzurraren inguruko azalpen guztiak eman ahal izateko.

Igandean Gasteizen egindako agerraldian eman du horren berri sailburuak. Izan ere, Bilboko epaitegi batek Lanbideri ustez egindako milioi bat euroko iruzurra argitzeko ikerketa abiatu duela zabaldu da goizean.

Zehazki, Bilboko Epaitegia ikertzen ari dena da nortasun faltsurik erabili ote den Lanbidek hainbat formakuntza zentrori esleitutako langabeentzako ikastaro publikoetan, diru-laguntza publikoak jaso ahal izateko. Susmoa da ikastetxeek baimenik gabe erabili zituztela ikasleen datuak, esleituta zituzten ikastaroetan behar zituzten ikasle kopuruak betetzeko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, otsailean hasi ziren Lanbideri gezurrezko ikastaroak antolatuz ustez iruzur egin dioten hiru zentroen inguruko ikerketa. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrean azalpenak emateko eskaera egingo duela iragarri du, eta Eusko Jaurlaritzaren kontrol sistemek funtzionatu egiten dutela gaineratu du.

Artolazabalek azpimarratu duenez, hilabete hauetan Ertzaintzarekin harremanetan egon dira, eta diru hori eskatu eta berreskuratu dutela gaineratu du.

"Momentuz, 300.000 euro inguru detektatu ditugu, eta dagoeneko eskatu eta berreskuratu ditugu, interesak barne", nabarmendu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak