Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Urriaren 1ean koordinazio batzarrik ez zela egon salatu dute Mossoek

Politika

Katalunia

Urriaren 1ean koordinazio batzarrik ez zela egon salatu dute Mossoek

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/10

Albert Oliva Esquadra Mossoen bozeramailearen hitzetan, urriaren 1erako deituta zegoen lehendabiziko batzarrera joan ziren, baina ez zen egin, eta gainerakoak ere bertan behera geratu ziren.

  • Esquadra Mossoak Polizia Nazionaleko zenbait kiderekin batera. Argazkia: EFE

    Esquadra Mossoak Polizia Nazionaleko zenbait kiderekin batera. Argazkia: EFE

    Esquadra Mossoak Polizia Nazionaleko zenbait kiderekin batera. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Esquadra Mossoek gaur salatu dutenez, urriaren 1ean ez zen egin Diego Perez de los Cobos Barne Saileko goi-kargudunak deitu zituen batzarretako bat bera ere ez. De los Cobosek polizia-antolatzeko ardura zeukan, egun horretan egin zen bozketa eragozte aldera.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Albert Oliva Esquadra Mossoen bozeramaileak esan du Kataluniako poliziaren zenbait ordezkari urriaren 1erako deituta zegoen lehendabiziko batzarrera joan zirela, Guardia Zibilarekin eta Polizia Nazionalarekin batera poliziaren lana antolatzeko asmoz. Aitzitik, batzar hori ez zen egin.

"Gerora, egunean zehar egin behar ziren gainerako batzarrak bertan behera geratu ziren", baieztatu du Olivak.

Bere esanetan, Esquadra Mossoetako ordezkari bat, zeinaren izena ez duen zehaztu, aurreikusita zegoen lehenengo bilerara joan zen, "egokia den eran", baina, azkenerako, topaketa ez zen egin, eta Kataluniako poliziak oraindik ez ditu ezagutzen zein diren hori horrela izatearen arrazoiak.

Joan zen urriaren 1ean Esquadra Mossoek esandakoaren arabera, Ferran Lopez komisarioa bertaratu zen Kataluniako Gobernu Ordezkaritzan egitekoa zen lehen batzar horretara.

Alabaina, bilerara deituta zeuden arduradunen iturrien arabera, egun horretan Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Esquadra Mossoen arduradunak bilera izan zuten Gobernu Ordezkaritzan, erreferenduma galarazteko polizia-jardunaren jarraipena egiteko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena