Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemontek, JxSik eta CUPek independentzia deklarazioa sinatu dute

Politika

Katalunia

Puigdemontek, JxSik eta CUPek independentzia deklarazioa sinatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/10/10

"Estatu independente eta subirano gisa kataluniar errepublika sortzea" aurreikusten du sinatutako agiriak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak eta JxSiko eta CUPeko diputatuek independentzia deklarazioa sinatu zuten astearte gauean.

Hain zuzen ere, Puigdemontek Parlamentuko saioan eten duen deklarazioa ei da.

Testuak aurreikusten du Trantsizio Legea indarrean sartzea eta "Estatu independente eta subirano gisa kataluniar errepublika sortzea". Adierazpenak "Kataluniako ordezkarien deklarazioa" du izena, eta Generalitatearen idazpurua du.

Sinadura ekitaldia Lluis Llach JxSi koalizioko diputatuak aurkeztu zuen, eta Puigdemont bera izan zen sinatzen lehena.

CUPeko iturriek Europa Press albiste agentziari azaldu ziotenez, modu esplizituan independentzia "etetea" aipatzen ez duelako erabaki zuten deklarazioarekin bat egitea.

Irakurketa publiko partekatua

Junts pel Siko eta CUPeko diputatuek banan-banan sinatu zuten independentzia adierazpena eta, gero, Lluis Corominas Junts pel Sik Kataluniako parlamentuan duen buruak eta Marta Rovira bozeramaileak eta CUPeko Mireya Boya eta Anna Gabriel diputatuek ahots goran irakurri zuten.

Boyak irakurri zuen Kataluniako errepublika aldarrikatzen deneko zatia, Trantsizio Legea indarrean sartu eta prozesu konstituziogilea abiatzen dena. Bere irakurketa eten egin dute diputatuen txaloek eta oihuek.

Nazioarteari deia

Halaber, independentzia adierazpenak Estatu espainiarrarekin "aurretiazko baldintzarik gabeko" eta, baldintza berdinetan, negoziazio prozesu bat zabaltzeko borondatea jasotzen du, eta Katalunia estatu independente eta burujabe gisa aitortzea eskatzen dio Europari eta nazioarteko komunitateari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena