Politika -

katalunia

Urkullu: Kezkagarria da ekintza politikoa zigor arloan judizializatzea

Justizia proportzionaltasunez aplikatzea eskatu du lehendakariak, eta "liskar guneak" sortu beharrean, "distentsiorako guneak" sustatzearen alde agertu da.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritzian, "kezkagarria da ekintza politikoa zigor arloan judizializatzea" eta, ohartarazi duenez, "askotan, gizartean tentsioa sorrarazten duen egoera batean ematen da".

Hala mintzatu da Urkullu, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCren eta Omniumen presidenteak, hurrenez hurren, kartzelara bidaltzea erabaki eta gero.

Facebooken duen kontuaren bidez, Justizian neurriz jokatzea eskatu du lehendakariak, eta "liskar guneak" sortu beharrean, "distentziorako guneak" sustatzearen alde agertu da.

"Justizia proportzionaltasunez aplikatzea eskatzen dugu. Gaurkoa albiste txarra da. Ez dugu liskar egoerarik behar, baizik eta distentsioa, elkarbizitza giroa sortuko duena", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Urkullu albisteak Kataluniako erreferenduma