Faktoria -

Miguel Lazpiur enpresaria

'Oraindik ez ditut berreskuratu ETAren mehatxuagatik galdu nituen ohiturak'

Urriaren 20an, ETAk indar armatua utzi zuela sei urte betetzen direnean, Confebask enpresarien elkarteak omenaldia egingo die ETAren mehatxua jasan duten enpresariei. Miguel Lazpiur horietako bat da.

play icon 19:47

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren iraultza zerga aipatzen den bakoitzean, "une triste eta gogorrak" datozkio burura, Miguel Lazpiur enpresariari eta atentatuetan hil zituzten bi enpresari aipatzen ditu beste ezerren aurretik: Joxe Mari Korta Adegi Gipuzkoako patronaleko presidentea eta Inaxio Uria, Azpeitiako enpresaria. Uriaren hilketak Confebask patronaleko presidente karguan harrapatu zuen Lazpiur, Kortarena gertuago, Adegiko presidente-orde baitzen orduan.

Baina, etxean bertan sentitu zuen Miguel Lazpiurrek ETAren mehatxua. 90. urtean iritsi zen lehen gutuna, ondo gogoratzen du unea: "Bergaran lehen kilometroakeko festa ospatu zen egunean". Emazteak ireki zuen eta horrek bere ondorengo jokaeran eragin zuzena izan zuen "emazteak ez balu ireki, gutuna kajoi batean gordeta egongo zen, ez nuke ezer esango". Handik gutxira, dozena bat eskutitza jaso zituen baina, Miguel Lazpiurrek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du ez zuela ordaintzeko pausoa eman. "Gauza horiek burutik pasatzen zaizkizu baina, nik ez nuen hori egin nahi, ondorioak daudelako. Diru horrekin beste enpresari zintzo bati igual kalte handiagoa egingo zioten eta hori niri ez zait buruan sartzen".

Gaur, urriak 20, ETAren jardun armatuaren behin betiko amaieraren iragarpena egin zela 6 urte betetzen diren egunean, Confebask Euskadiko enpresarien patronalak omenaldia egingo die ETAren estortsioa jasan zuten enpresariei. Miguel Lazpiurren hitzetan, "beharrezkoa zen" omenaldia da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea