Politika -

Katalunia

'Ez aldebakarreko independentzia deklarazioari, eta ez 155.a ezartzeari'

Miquel Valls Bartzelonako Merkataritza Ganberako presidenteak erantzukizuna eskatu die buruzagi politikoei behin betiko erabakiak ez hartzeko.

Agentziak | Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Valls Bartzelonako Merkataritza Ganberako presidenteak astearte honetan erantzukizuna eskatu die buruzagi politikoei behin betiko erabakirik ez hartzeko, eta hitz hauekin laburbildu du: "Ez aldebakarreko independentzia deklarazioari, eta ez 155. artikulua ezartzeari".

Prentsaurrekoan, Vallsek esan du egungo egoera politikoa "azken 40 urteotako larriena" dela, eta egoera okertzea eragingo duten irtenbideak aurkitzeko denbora badela ohartarazi du, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere.

"Zein da irtenbiderik onena? Asko dira, eta denak elkarrizketatik pasatzen dira", esan du. Halaber, Bartzelonako Ganbera Bitartekaritza, Elkarrizketa eta Kontziliazioko Nazioarteko Batzordeko sortzaileetako bat eta kidea dela azaldu du, eta egoera konponezinak eragiten dituzten behin betiko erabakiak ez hartzeko eskatu du.

Halaber, esan du politikariak direla egoera honetara iristea eragin dutenak, Kataluniako ekonomia susperraldian zegoenean. "Krisiaren ostean, enpresa munduak susperraldi ekonomia lortu zuen", politikariak eztabaida "antzua" bultzatu duten bitartean.

Vallsen hitzetan, "oraindik ez dago behin betiko ezer", zenbait erabaki izan ezik; besteak beste, joan eta itzuliko ez diren enpresa batzuk, eta inbertsio batzuen galera.

Enpresa askoren egoitza sozial lekualdatzeak ez du ekarri enpresa erabakiak hartzen diren zentroak aldatzea, azaldu du.

Halere, Katalunian nazioarteko bokazioa duten enpresa handien erabaki zentroak guztiz galtzeak ekarriko lukeen galerak "eragin izugarria" izango lukeela ohartarazi du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona albisteak Kataluniaren independentzia Gaurko azken orduko albistea