Politika -

Katalunia

Gemma Zabaleta sailburu ohiak PSE-EEko militante izateari utziko dio

Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioan Alderdi Sozialistak izandako paperagatik baja emango du PSOEn. Gainera, sozialistek "PPren diskurtsoa erosi izana" deitoratu du Zabaletak.

Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.
Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopezen agintaldian Enplegu eta Giza Gaietarako Eusko Jaurlaritzako sailburu izandakoak, Gemma Zabaletak, PSE-EEko kide izateari utziko dio, Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioan Alderdi Sozialistak izandako paperagatik.

Radio Euskadin iragarri duenez, PSOEk "PPren diskurtsoa erosi izana" deitoratu du Zabaletak, eta "beste Estatu eredu bat posible dela erakusteari utzi" diotela.

Sailburuordeak adierazi duenez, datozen egunotan PSEren militante izateari utziko dio. Alderdi Sozialistak 155. artikuluaren aplikazioan izan duen "papera" deitoratu du, "Gobernu oso bati burua moztu diotelako, agindua Madrilera bideratuta".

"Egungo PSOErekin zerikusirik ez daukadala pentsatzera eraman nau horrek. Bake-prozesuan arriskatu zen eta Loiolako elkarrizketetan izandako PSOErekin identifikatzen naiz, ez PPren diskurtsoa erosi duen horrekin", gaineratu du. Azkenik, alderdian izan diren "isiluneekin" harrituta dagoela azpimarratu du, "aurkako ahotsak falta baitira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Albisteak PSOE Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Euskal sozialistak Gaurko azken ordukoa