Politika -

Katalunia

Rull, lanera joan den kargugabetutako kontseilari bakarra

Lurralde eta Iraunkortasun kargugabetutako kontseilariak hala zabaldu du Twitterren. Forcadell ere joan da, Kataluniako Parlamentura; presidentea izaten jarraituko du.

Generalitatearen Jauregia, kazetari askorekin, astelehen honetan. Argazkia: EFE.
Generalitatearen Jauregia, kazetari askorekin, astelehen honetan. Argazkia: EFE.
Josep Rull lanera itzuli da normaltasunez

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Rull Lurralde eta Iraunkortasun kargugabetutako katalan kontseilaria bere lanpostura joan da gaur, Twitter sare sozialean zabaldu duenez; hortaz, ez dio men egin Mariano Rajoyk ostiralean iragarritako kargugabetzeari (Governeko kide guztiak kargugabetu zituen Espainiako presidenteak). Rull izan da lanera joan den kontseilari kargugabetu bakarra. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ere joan da, baina, kasu horretan, nabarmendu behar da Ganberaren araudiak karguan utziko duela, hauteskundeetara arte; izan ere, Parlamentuko Diputazio Iraunkorreko presidentea ere bada.

Rull kontseilari kargugabetua, lanean; Mossoek argiketa egingo dute, kargugabetutako kontseilariek ez badituzte bulegoak uzten

Hala, Josep Rull bere lanpostuan izan da, minutu batzuetan; gerora, hortik irten da, gaurko aurreikusita zuen agendarekin jarraitzea xede. Mezu bat zabaldu du Twitter sare sozialean, goizean, eta hala baieztatu du:

Nabarmendu beharrekoa da, Josep Rull bulegoan sartu ostean, Esquadrako Mossoek kargugabetutako kontseilariekin sartuko direla euren bulegoetara; kargugabetutako kontseilari horiek bulegotik irteteari uko egitekotan, mossoek argiketa egingo dute, Europa Pressi Espainiako Gobernuaren iturriek zehaztu diotenez.

Espainiako Gobernuak esana zuen: indargabetutako kontseilariek, lanean jarraitzen saiatuz gero, funtzioak bereganatzeagatik delitua egin lezakete. Hala gogorarazi dio Rulli Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak.

 

Josep Rull bere bulegotik atera da eguneko agendarekin jarraitzeko
Josep Rull bere bulegotik atera da eguneko agendarekin jarraitzeko
Josep Rull bere bulegotik atera da eguneko agendarekin jarraitzeko

 

Bitartean, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidentea astelehen honetako lehen ordutik dago Ganberan, bere lanpostuan, lan egitea xede, orain arte ere egunero egin duen bezala; Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak, aldiz, Generalitatearen Jauregian hartutako argazki bat zabaldu du Instagram sare sozialean, baina ez du zehaztu irudia gaur bertan hartu duen.

"Lanean jarraitzen dugu", esan du Forcadellek Twitter sare sozialean zabaldutako mezu batean; bideo bat ere hedatu du, bertan ikusgai dago nola sartu den Ganberan:

 

Kataluniako Parlamentuaren iturriek Eferi esan diotenez, Ganberako Diputazio Iraunkorrak lanean jarraitzen du; Forcadell du buru erakunde horrek. Espainiako Gobernuak deuseztatu egin zuen ostiralean Kataluniako Parlamentua, Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuta.

Diputazio Iraunkorrean presidente bat, presidenteorde bat, idazkari bat eta talde guztietako hogei bat diputatu daude; Ganbera deuseztatuta, ala legealdia amaituta, lanean egon behar du, Parlamentu berria osatu arte.

Carme Forcadellek bertan behera utzi du astearte honetako 10:00etarako deituta zegoen Parlamentuko Mahaiaren bilera, Ganbera "deuseztuta" dagoelako, Europa Pressi parlamentu-iturriek adierazi diotenez. Astelehen honetako lehen ordura arte, Mahaiak asteartero egiten duen ohiko bilera deituta zegoen (Rajoyk larunbatean Ganbera deuseztatu eta abenduaren 21erako hauteskundeak deitu aurretik zegoen deituta).

Baina ohiko bilera hori, arestian esan bezala, bertan behera utzi dute, Mahaia deuseztatu dutelako; aipatutako iturriek arabera, horrek esan nahi du Forcadellek Rajoyren aginduari men egin diola.

Goizeko 08:00ak aldera iritsi da Forcadell Parlamentura; ez du adierazpenik egin eta serio azaldu da.

Puigdemontek Generalitatearen Jauregian hartutako argazki bat zabaldu du

Carles Puigdemontek, Instagram sare sozialean, Generalitatearen Jauregian hartutako argazki bat zabaldu du; bertan du bulegoa. Dena den, ez du zehaztu argazkia gaurkoa den, ala aurretik hartuta zegoen.

Bon dia ¿

Una publicación compartida de Carles Puigdemont (@carlespuigdemont) el

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika albisteak Bartzelona Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès