Politika -

Katalunia

Sanchez eta Cuixart aske uztea errefusatu du Auzitegi Nazionalak

Camen Lamela epailearen erabakiari babesa eman dio gai penaletarako aretoak; izan ere, helegiteak atzera bota ditu aldeko lau botorekin, eta kontrako bakarrarekin.

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omniumeko presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omniumeko presidenteak, hurrenez hurren. EFE
Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANCko eta Omniumeko presidenteak, hurrenez hurren. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart Kataluniako Asanblada Nazionaleko (ANC) eta Omniumeko presidenteak, hurrenez hurren, aske uztea errefusatu du Auzitegi Nazionaleko gai penaletarako aretoaren bigarren sekzioak. Horrela, Camen Lamela epaileak urriaren 16an hartutako erabakiari babesa eman dio.

Auzitegi Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez, helegiteen edukiaren inguruan eztabaidatu du aretoak. Helegiteak atzera botatzera erabaki dute aldeko lau botorekin, eta kontrako bakarrarekin.

Gaur erabakiaren berri eman dute soilik, eta datozen egunetan autoak argitaratuko dituzte, Lamelaren neurriak babesteko arrazoiak azaltzeko.

Gurtel auzia epaitzen ari den areto berdinak aztertu du Sanchez eta Cuixarten eskakizuna. Juan Pablo Gonzalez, Maria Jose Rodriguez, Angel Hurtado, Jose Ricardo de Prada eta Julio de Diego magistratuek osatzen dute.

Cuixarten autoa Hurtadok idatziko du, eta Sanchezena De Diegok, iturriek aurreratu dutenez.

Beste helegite batean, prozesu independentista ikertzeko Auzitegi Nazionalaren eskumena zalantzan jarri dute Cuixartek eta Sanchezek. Aretoak datorren astelehenean aztertuko du.

DUI eta 155

Gaurko saioan, fiskalak espetxean mantentzea eskatu du. Abokatuak, ostera, delitua berriz egiteko arriskuaren argudioa baliogabetzen saiatu dira; izan ere, Kataluniako Parlamentuak DUI onartu eta Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatu ondoren “ez du zentzurik”.

Bestalde, ihes egiteko arriskurik ez dagoela adierazi dute abokatuek. Biak deklaratzera joan zirela gogorarazi dute. Gainera, urriaren 27an independentzia aldarrikatu zutenean, biak Soto del Realeko (Madril) kartzelan zeuden.

Ekonomia Kontseilaritzaren aurrean, irailaren 20an, egindako elkarretaratzeari dagokionez, abokatuek grabazioak eta material grafikoa aurkeztu dute.

Defentsaren ahotan, irudietan Sanchezek eta Cuixartek guardia zibilen irteera eragotzi ez zutela argi ikusten da, alderantziz, lana erraztu zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak