Politika -

KATALUNIA

Barcelona en Comuk PSCrekin duen udal-gobernua kolokan egon daiteke

Ada Colauren alderdiak datorren asteazkenean bozketa egingo du Bartzelonako Udaleko gobernu akordioarekin jarraitu edo ez erabakitzeko. Bozketa elektronikoa izango da eta emaitza loteslea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ada Colau buru duen Barcelona En Comu alderdiak bozketa egingo du bere 10.000 afiliatuek Udalean PSCrekin duten akordioarekin jarraitu edo ez erabaki dezaten.

Alderditik jakitera eman dutenez, bozketa hori datorren asteazkenean egingo dute, ziur aski, eta bertan parte hartu ahal izango dute Barcelona En Comuren online plataforman izena emanda dauden guztiek.

Kontsulta elektronikoa izango da eta emaitza lotestea.

Bai PDeCATek bai ERCk sozialistekin duten akordioa hausteko eskatu diote Colauren alderdiari azken asteotan, PSOEk 155. artikulua babestu ondoren.

Laia Ortiz Bartzelonako hirugarren alkateordeak duela egun batzuk aurreratu zuen, egungo egoera ikusita, barne eztabaida egingo zutela gobernu koalizioaren etorkizuna erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Berriak Politika Bartzelona argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak