Politika -

Katalunia

Puigdemont eta lau kontseilari kargugabetuak azaroaren 17rako deitu dituzte

Bostak Belgikako Instrukzio Aretoaren aurrean deklaratu beharko dute. Erakunde horrek erabakiko du euroaginduari buruz.

Puigdemont eta lau kontseilari kargugabetuak azaroaren 17rako deitu dituzte

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont eta presidentearekin Belgikan dauden lau kontseilari kargugabetuak azaroaren 17an, ostiralarekin, azaldu beharko dira Belgikako Instrukzio Aretoko epailearen aurrera, hainbat komunikabidek jakinarazi dutenez. Organo horri dagokio euroaginduen inguruko erabakia hartzea.

Instrukzio Aretoak euroaginduen "mamia" aztertu eta bostak Espainiaren esku utzi behar ote dituzten erabaki behar du. Atzo, instrukzio epaile batek Espainiako justiziaren eskaeren "forma" aztertu zuen, eta aske utzi zituen bost politikari katalanak, baldintzapean.

Bostek 14 orduz deklaratu zuten Belgikako Fiskaltzak Bruselan duen egoitzan. Aurrez, Bruselako polizia-etxe batean aurkeztu zuten euren burua, abokatuak ondoan zituztela.

15 eguneko epea zegoen Instrukzio Aretora deitzeko, eta, beraz, epe horren baitan heldu da zitazioa.

Euroaginduaren arabera, bi Estatu kideren arteko estradizio-prozesuak gehienez ere 60 egunetan ebatzi behar dira, baina epe hori 90 egunetara luza daiteke salbuespenezko kasuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Brusela bideoak Kataluniako erreferenduma gaur Belgika Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès