Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Lander Martinez Podemos Euskadiko Idazkaritza Nagusirako hautagaia izango da

Politika

Primarioak, abenduan

Lander Martinez Podemos Euskadiko Idazkaritza Nagusirako hautagai izango da

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/09

Abenduan egingo ditu hauteskunde primarioak Podemos Euskadik, Nagua Albaren ordezkoa izendatzeko.

0:57
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Elkarrekin Podemoseko bozeramaile eta Podemos Euskadiko Antolakuntza idazkari Lander Martinez hautagai izango da abenduan bere alderdiak EAEn egingo dituen primarioetan. Aipatutako hilaren hasieran ekingo dio Podemos Euskadik Nagua Alba idazkari nagusiaren ordezkoa hautatzeko prozesuari.

Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean, Martinezek baieztatu du hainbat alderdikidek proposatu diotela hautagaia izatea: "Jendeak egokia dela irizten badio, behar den tokian izango naiz. Prest nago pauso hori emateko, aurkezteko. Hori dut asmoa. Azkenean, hasieratik ibili izan naiz Podemos Euskadin, oso ondo ezagutzen dut alderdia, zirkuluekin hasi ginenetik, Europako hauteskundeak egin baino lehen duela lau urte hasi zenetik, hain zuzen ere".

Gainera, nabarmendu du xedea dela Podemos Euskadi "sendo" egotea, primarioak gauzatu ostean: "Prest nago horren alde lan egiteko, eta lortzeko pausoa emateko. Erronka da, eta seriotasun handiz hartuko nuke; Idazkaritza Nagusiak ardura handia dakar, baina, era berean, ilusio handia egiten dit", zehaztu du.

Adierazi duenez, berak ez du zertan esan Nagua Albaren "ordezko naturala" izango litzatekeen ala ez, "baina begi-bistakoa da Albak azken bi urteotan egindako lanetik oso gertu izan naizela; ahal dudan guztian lagundu dut, erakunde hau zuzentzeak dakarren lan erraldoian lagundu diot, eta, hortaz, ondo dakit dut zer eskatzen duen karguak".

Martinezek iritziz, Podemos Euskadik bi erronka nagusi ditu aurretik: alde batetik, "alderdia epe luzean eraikitzea"; horretarako, egitura antolatzailea "sendotu" beharko luke; eta, beste alde batetik, 2019ko udal- eta foru-hauteskundeak; izan ere, "Elkarrekin Podemos koalizioa, ahal bada, lehen aldiz errepikatuz", aliantza horrek aukera izango luke udalerrietan marka propioa erabilita aurkezteko.

Hala, Lander Martinezen asmoa da "lurraldean modu oso sendoan instalatzea", xede izanik "alderdiari oinarri sendoak jartzea, eta, gerora, 2020an Eusko Jaurlaritzan egon zitekeen balizko hautagaitza bati bidea erraztea".

Aldeen arteko akordiorik ez da izan

Martinezek gogorarazi du asteazken honetan bilera egin zutela Podemos Euskadiko kide gehienak biltzen dituzten bi aldeek; bileraren asmoa izan zen aztertzea aukerarik dagoen primarioetarako zerrenda bateratua adostea.

Esan duenez, topaketa "giro oso onean" egin zuten, baina ez zuten akordiorik lortu. Alde batetik, egungo Zuzendaritzaren aldekoak daude; beste alde batetik, kritikoago azaldu direnak (besteak beste, Pilar Garrido, Josetxo Arrieta eta Miren Gorrotxategi senatariak).

Martinezen esanetan, segur aski zerrenda bat baino gehiago egongo da; hala ere, saiatuko dira iritzi guztiak "eremu berean" batzen. Onartu du, dena den, "une zailak" izan direla; haren iritziz, "beharrezkoa da denbora igarotzea, onartzea zer egin den ondo eta zer txarto, eta amore ematea", adostasuna erdiesteko.

Lander Martinezek uste du ez dela "inolako dramarik" zerrenda bakar hori ez lortzea; esan duenez, aldeak ez dira erakundearen antolakuntzari buruzkoak ("horretan ados gaude"), baizik eta "detailean".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena