Politika -

2001ean erail zuten

Euskal epaileek ETAren biktimen memoriari eustea eskatu dute, Lidonen omenaldian

Ostegun honetan egin dute Bilbon ETAk 2001ko azaroan hil zuen epailearen aldeko ekitaldi bat.

Ostegun honetan egin dute, Bilbon, Lidonen aldeko omenaldia. Argazkia: EiTB.
Ostegun honetan egin dute, Bilbon, Lidonen aldeko omenaldia. Argazkia: EiTB.
Ostegun honetan egin dute, Bilbon, Lidonen aldeko omenaldia. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hainbat epailek eta fiskalek ekarri dute gogora ostegun honetan 2001ean ETAk hil zuen Jose Maria Lidon epailea; eguerdian egindako omenaldian, biktimen memoriari eustea eskatu dute, eta, halaber, galdegin dute biktima horien kontakizunak ere bere horretan jarraitzea; horren guztiaren xedea litzateke aurrera egitea "adiskidetutako gizarte batean".

Bilboko Justizia Jauregian egin dute, ostegun honetan, Lidonen aldeko omenaldia. Duela 16 urte hil zuen ETAk, tiroka, Getxoko bere garajetik irteten ari zela; Josu Erkoreka eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako sailburuak izan dira, bai eta epailearen alargun Marisa Galarraga eta haren semeak ere.

Omenaldian, Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiaren presidenteak nabarmendu du Lidon hil zuena "ez dutela oraindik epaitu", eta, halaber, hilketa agindu zuen "ETA erakundea ez dela desegin".

Urtero, Lidon gogorarazten duen plakaren aldamenean egiten duten lore-eskaintzan, "konpromisoa berresten dugu, alegia, askatasunaren aurkako indarkeriak eraildako lagunen memoriak bere horretan jarraitzeko konpromisoa partekatutako ahaleginen eta idealen balioa izatea; itxaropenaren argia piztuta jarraitzeko aukera emango digu".

Bizitza sozial baketsua lortzeko, sufrimendua

Eraildako epailearen zenbait lankidek gogora ekarri dute pertsona moduan eta epaile moduan, eta eskatu dute biktimen sufrimendua beti gogoraraztea; horrela, aukera egongo da etorkizunean "bizitza sozial baketsua" lortzeko, eta indarkeria-jarduerak "berriro ez gertatzeko".

Juan Ignacio Echano Deustuko Unibertsitateko irakasleak gehitu du Lidonen hilketa planifikatu eta antolatu zutenen asmoa izan zela “batez ere, epaileei, fiskalei eta Justiziako gainerako hainbat langileri beldurra sartzea”. Gutxiengoak nahi zuen proiektu politiko bat inposatu nahi zuten, “indarkeria eta izua erabiliz”.

Goraipatu du Justizian Euskadin lan egin zutenen papera, ETAren mehatxupean: “Haien lanarekin jarraitu zuten, independentziarekin eta erabateko ardurarekin. Hori bera ari dira egiten, egun, “Katalunian hainbat epaile eta fiskal, nahiz eta presioak pairatzen ari diren”.

"Barkamena, bai; mendekua edo ahaztea, ez"

Carmen Adan EAEko fiskal nagusiak nabarmendu du, Lidonen aurkako atentatuaren harira, "barkamena egon daitekeela, baina ez mendekurik edo ahazterik"; izan ere, "gure beharra eta ardura da epailearen memoriari eustea, bai eta erail zituzten gainerako lagunenari ere".

"Gogora ekarri behar dugu hil zutela, eta indarkeriaz egindako hilketa izan zela; hori dela eta, ez dugu zertan baimendu bere izenez ekintza horri ez deitzea"; horixe izan da haren hausnarketa.

Fiskalak proposatu du Lidonen aldeko urteroko ekitaldia erabiltzea "haren hilketa egozteko, eta antzekoa den edozein indarkeria-ekintza ere arbuiatzeko".

"Haren memoriari eustea gero eta beharrezkoagoa da; izan ere, etorkizuna oroitzapenekin eraiki behar dugu; gainera, ez dago onartzerik iragana manipulatzea: indarkeriak, epeltasunak eta isiltasunak kolpatu gintuzten", esan du.

Lidonen aldeko ekitaldian Manuel Lezertua Arartekoa izan da, bai eta Euskadin lan egiten duten hainbat epaile eta fiskal ere; eraildako epailearen lagunek ere hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Alderdi politikoak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Historia albisteak gaur Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa