Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ortuzar Bartzelonan izango da, ANCk eta Omniumek deitutako manifestazioan

Politika

Katalunia

Ortuzar Bartzelonan izango da larunbatean, ANCk eta Omniumek deitutako manifestazioan

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/10

Joseba Aurrekoetxea EAJren EBBko burukidea izango du lagun, "Kataluniako erakunde legitimoetako ordezkariak kartzelatzea" salatzeko.

  • Ortuzar, irailaren 11ko Diada egunean. Argazkia: EiTB

    Ortuzar, irailaren 11ko Diada egunean. Argazkia: EiTB

    Ortuzar, irailaren 11ko Diada egunean. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea Bartzelonan izango dira larunbat honetan, ANCk eta Omnium Culturalek antolatutako manifestazioan. "Kataluniako erakunde legitimoen ordezkariak kartzelatzea" salatuko dute horrela buruzagi jeltzaleek.

Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bartzelonako Marina kalean, "Preso politikoak aske. Errepublika gara" lelopean.

Azaroaren 3an, Sabin Etxean bilkura egin zuen EAJren Batzar Nagusiak, "Kataluniarekin beti" lelopean, 155. artikulua eta Kataluniako Gobernu kargugabetuaren zati bat kartzelatu izana salatzeko.

EH Bilduk atzo jakinarazi zuenez, koalizioak ere ordezkaritza bidaliko du Bartzelonako manifestaziora. Kasu honetan, Maddalen Iriarte eta Pello Urizar izango dira martxan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena