Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Mendez de Vigo: 'Katalunia egunerokotasunera itzultzen ari da'

Politika

KATALUNIA

Mendez de Vigo: 'Katalunia egunerokotasunera itzultzen ari da'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/11/10

Hezkuntza ministroak 'begionez' ikusi du Forcadellek eta Kataluniako Parlamentuko gainerako mahaikideek, atzo, epailearen aurrean '155. artikulua onartzea'.

  • Iñigo Mendez de Vigo. Argazkia: EFE

    Iñigo Mendez de Vigo. Argazkia: EFE

    Iñigo Mendez de Vigo. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Espainiako Gobernuaren iritzian, Konstituzioaren 155. artikulua ezarri ondoren eta Carme Forcadell Parlamenteko presidenteak, atzo, Auzitegi Gorenean egindako deklarazioa entzunda, "Katalunian ordena konstituzionala berreskuratzen" ari direla "agerikoa" da.

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren bozeramaileak egin ditu adierazpenok, eguerdian, Ministroen Kontseiluaren asteroko batzarraren ondoren egin duen agerraldian.

Hezkuntza ministroak "begionez" ikusi du Forcadellek eta Kataluniako Parlamentuko gainerako mahaikideek, atzo, epailearen aurrean "155. artikulua onartzea". Epaileak hori kontuan hartu eta horren araberako neurriak hartu dituela iritzi dio buruzagi popularrak.

"Egunerokotasunera itzultzen ari gara Katalunian, egoera normaltasunera itzultzen ari da", nabarmendu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena