Politika -

Abenduak 21

Zerrenda bateratua baztertu arren, beste alderdiekin 'lankidetza' bermatu du ERCk

Bestalde, Oriol Junqueras ERCko liderra eta Kataluniako Gobernuko presidenteordea izango da errepublikarren zerrendaburua abenduaren 21eko hauteskundeetan.

Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. EFE
Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. EFE
Marta Rovira, ERCko idazkari nagusia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 21eko hauteskundeetara Kataluniako errepublikaren alde aurkeztuko diren alderdi independentistei "erabateko koordinazioa eta lankidetza" eskaini die Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak.

Alderdiak gaur egindako bileran egin ditu adierazpenok Rovirak. Hala, errepublikarrek uko egin diote Kataluniako independentziaren aldeko alderdi guztiekin zerrenda bateratua osatzeko proposamenari.

Dena den, hauteskundeetara aurkeztuko diren gainerako alderdiei independentziaren aldeko "fronte errepublikarra" osatzea hitzeman die. Era berean, kartzelan dauden kontseilari ohiak askatzea aldarrikatu du.

Roviraren aburuz, abenduaren 21eko hauteskundeak ez dira "ez legitimoak ez legezkoak, ezarritakoak baizik". Hala eta guztiz ere, hauteskundeak legezkoak eta legitimoak bilakatzeko aurkeztuko direla berretsi du, irabaziz gero, Konstituzioaren 155. artikuluarekin amaituko luketeelako.

Espetxeratuak eta jazarriak

Erresuma Batuan edo Kanadan bizita independentista izatea posible den arren, Kataluniako independentistek Espainian askoz ere egoera zailagoa bizi dutela kritikatu du ERCren idazkari nagusiak: "Estatu espainiarrean independentista izatea kartzelara eramateko eta jazarpena jasateko arrazoia da".

Kargugabetutako kontseilariak espetxeratu izana babestea leporatu die PP, Ciudadanos eta PSC alderdiei. Horien askatasuna eskatzeko erronka jo die; bestela, abenduaren 21eko hauteskundeak ez direlako "berdintasun" baldintzetan egingo.

Junqueras izango da ERCren zerrendaburua

Bestalde, Oriol Junqueras, ERCko liderra eta Kataluniako Gobernuko presidenteordea, izango da errepublikarren zerrendaburua abenduaren 21eko hauteskundeetan. Horrez gain, Auzitegi Nazionalaren erabakiz espetxean dauden kargugabetutako kontseilariak ere alderdiaren zerrendetan egongo dira.

Alderdi errepublikarrak aditzera emandakoaren arabera, ERCren Kontseilu Nazionalak honako izen hauek dituen zerrenda onartuko du, Bartzelona probintziatik: Oriol Junqueras (zerrendaburua) eta Marta Rovira (bigarren). Ondoren, Raül Romeva, Carles Mundó eta Toni Comín ere hautagaiak izango dira.

Halaber, Gironatik aurkeztuko duten zerrendan kargugabetu eta espetxeratutako Dolors Bassa kontseilaria izango da lehen tokian; Meritxell Serret kontseilari ohia da Lleidako zerrendaburua. Azkenik, Oscar Peris Kataluniako Gobernuak Tarragonan duen ordezkariak gidatuko du hango zerrenda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur Kataluniako Ezker Errepublikanoaren albisteak