Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Puigdemont eta PDeCAT Junts per Catalunya markarekin aurkeztuko dira

Politika

Hauteskundeak Katalunian

Puigdemont Junts per Catalunya markarekin aurkeztuko da

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/13

Zerrendan figura independenteek paper esanguratsua izatea espero da. PDeCATen iturriek jakitera eman dutenez, alderdiko “kargudun organikorik” ez du hautagaitzan parte hartuko.

  • Carles Puigdemont presidenta. Artxiboko irudia: EFE

    Carles Puigdemont presidenta. Artxiboko irudia: EFE

    Carles Puigdemont presidenta. Artxiboko irudia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Carles Puigdemont presidentak eta PDeCAT bere alderdiak Junts per Catalunya hauteskunde marka erabiliko dute abenduaren 21ean, iturri ezagutzaileek azaldu dutenez.

Alderdiak Kontseilu Nazionala bi egun barru egingo du, asteazken honetan 19:00etan. Bertan alderdiaren zerrenda zehaztu behar dute. Puigdemont zerrendaburua izango da eta independenteak barneratu nahi dituzte.

Convergencia desagertuak azken kongresua egin zuenean, mahai gainean hiru izen jarri zituzten: Partit Democrata Catala (azkenean aukeratu zutena), Partit Nacional Catala eta Junts per Catalunya, hain zuzen ere.

"Presidentaren zerrenda"

Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusia eta David Bonhevi antolakuntza koordinatzailea elkarrekin lanean ari dira azken egunetan, Puigdemontekin batera “presidentaren zerrendako” kideak aukeratzeko.

Kontseilu nazionalera proposamen ahalik eta zehatzena eraman nahi dute, nahiz eta hautagaitza aurkezteko epea datorren ostiralean amaitu.

Zerrenda zabala izatea nahi dute. Horregatik, Belgikan edo kartzelan dauden kontseilari demokrata kargugabetuak, alkateak, udal erakundeetako ordezkariak, Neus Lloveras (AMI) eta Miquel Buch (ACM) esaterako, PDeCATeko buruzagiren bat eta pertsona ospetsuek osatzea espero da. Jordi Sanchez ANCko presidentea zerrendan izatea ere ez dute baztertzen.

Horrela, zerrendan figura independenteek paper esanguratsua izatea espero da. “PDeCATen zerrenda ezkuturik ez dugu egingo”, azpimarratu dute iturri demokratek. Alderdiak hauteskunde plataforma Puigdemonten esku utziko du, “ohi ez bezalako” hauteskundeetan parte hartzeko. Hala, Mariano Rajoyren Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuz deitu zituela gogorarazi dute.

PDeCATen iturriek jakitera eman dutenez, alderdiko “kargudun organikorik” ez du zerrendan parte hartuko; ondorioz, Marta Pascalek berak eta Neus Munte Presidentetzako kontseilari ohiak ez dute aukerarik.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena