Politika -

Manifestazioa Bilbon

Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren ekarpen politikoa oroituko du Sortuk

Ezker abertzaleko militante historikoak 1984an eta 1989n hil zituzten tiroz. Manifestazioa deitu dute astelehenean Arriaga Plazan.

Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Argazkia: Sortu
Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Argazkia: Sortu
Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren aldeko manifestazioa egingo dute Bilbon. Argazkia: Sortu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk manifestazioa egingo du datorren astelehenean Bilbon, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren "ekarpen politikoa" gogoratzeko.

Ezker abertzaleko militante historikoak 1984an eta 1989an hil zituen GAL erakundeak.

Manifestazioa Bilboko Arriaga Plazatik abiatuko da, 20:00etan, 'Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika' lelopean.

Agiri baten bidez, Sortuk adierazi du Muguruza eta Brouard "elkarrizketarako beti prest zeuden borrokalari nekaezinak" izan zirela. “Bata medikua zen eta bestea kazetaria; bata buruzagi karismatikoa zen eta bestea diputatua. Biak ziren independentistak eta sozialistak. Aita, lagun eta burkideak ziren. Herriaren militanteak, finean”, azpimarratu dute.

"Euskal Herriaren askatasunaren aldeko bi militante ziren. 78ko erregimena errefusatu zuten, frankismoaren jarraipena zela konbentzituta zeudelako. Borrokaren aldeko hautua egin zuten eta horregatik hil zituen Espainiako Estatuak", salatu du ezker abertzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilboko albisteak Sortu Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gaurko titularrak Albisteak Manifestazioak gaur Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa GAL gaur