Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

161 urteko espetxea Gogeaskoetxeari, Comillaseko kuartelaren kontrako atentatuagatik

1991n Comillaseko kuartelaren inguruan hiru granada jartzea leporatu diote. Lehertu ez baziren ere, helburua 'kuartelean zeuden pertsona guztiak hiltzea' zela esan du epaileak.

Eneko Gogeaskoetxea, aurreko epaiketa batean. Argazkia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea. Argazkia: EFE
Eneko Gogeaskoetxea, aurreko epaiketa batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

161 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Eneko Gogeaskoetxea ETAko kideari, duela 26 urte Guardia Zibilaren Comillaseko kuartelaren kontra egindako atentatu saiakeragatik.

1991ko abuztuaren 20an hiru granada aurkitu zituzten Comillaseko hondartza batean, kuarteletik gertu. Ez ziren lehertzera iritsi, poliziak desaktibatzea lortu baitzuen.

Epaileak uste du lehergai horiek Gogeaskoetxeak jarri zituela, egun horretan "kuartelean zeuden pertsona guztiak hiltzeko eta sarraskia eragiteko" helburuarekin. Fiskaltzak 172 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen.

Azkenean, Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak 154 urte ezarri dizkio 11 hilketa saiakeragatik, eta zazpi, sarraski saiakeragatik.

Beste atentatu batzuk direla eta, Gogeaskoetxea zigorra betetzen ari da. Besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazio ekitaldian, 1997an, Juan Carlos I Espainiako erregea hiltzen saiatzea leporatu zioten. Eraso hartan Txema Agirre Larraona ertzaina hil zuten tiroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak argazkiak Atentatuak ETA Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Espetxeen azken ordukoa