Politika -

Hautagaitza

Neskutz Rodriguez: 'Gizarte bezala zer izan nahi dugun islatu behar du Podemosek'

Alderdiak Bizkaiko Batzarretan duen bozeramaileak igande honetan aurkeztu du Podemos Euskadiko idazkari nagusia izateko bere hautagaitza.

Neskutz Rodriguezek bere hautagaitza aurkeztu du igande honetan. Argazkia: Zurekin Ahal Dugu.
Neskutz Rodriguezek bere hautagaitza aurkeztu du igande honetan. Argazkia: Zurekin Ahal Dugu.
Neskutz Rodriguezek bere hautagaitza aurkeztu du igande honetan. Argazkia: Zurekin Ahal Dugu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neskutz Rodriguez Podemosek Bizkaiko Batzarretan duen bozeramaile eta Euskadin alderdiaren buru izateko hautagaiak Zurekin Martxan bere hautagaitza aurkeztu du igande honetan Bilbon. Rodriguezen iritziz, "Podemosek islatu behar du gizarte bezala zer izan nahi dugun".

Hautagaiaren iritziz, ezinbestekoa da Podemos Ahal Dugu demokratizatzea, eztabaida politikoa eta antolatzailea bermatuz eta barne-aniztasunaren alde eginez: "Argi dago beharrezkoa dela egiturak ez izatea patriarkalak, eta aseguratzea, parekotasunaren hastapenaz haratago, guztien eskubidea parte hartzeko, erabakitzeko, hautatzeko eta hautatuak izateko, arlo eta erabaki-maila guztietan", nabarmendu du.

Rodriguezek azaldu du zein den Zurekin Martxanek nahi duen herrialde-proiektua: "Estatu mailan prozesu konstituziogileak abiatzeko bidean aurrera egiten duen proiektua, Estatuko herrien arteko elkartasunaren alde egitea xede". Horretarako, ikuspegi estrategiko bat ezarriko da, "nazio anitzek osatutako bloke batekin, herri guztiek adostu ahal izateko zer harreman izan nahi duten euren artean".

Deszentralizatutako erakundea, bere arloan erabakitzeko gaitasuna duena

Aurkezpenean, Arantxa Rodriguezek ere hartu du hitza; Hiritar Kontseilu Autonomikorako hautagaia da, eta nabarmendu du "deszentralizatutako erakundea dela, bere arloan erabakitzeko gaitasuna duena, bai udal-arloan, baita probintzia-arloan ere; Podemosen ideia orokorrekin kontraesanik ez du zertan izan".

Ixone Rekalde Hiritar Kontseilu Autonomikorako hautagaiaren esanetan, udal-politikaren aldeko apustua egingo dute, "eraldatzekoa den ekintza politiko bezala, lehentasuna izan dezan". Udal-politikaren aldeko apustua, esan duenez, ez da homogeneoa, eta ikuspegi zabal eta anitz batetik heldu behar zaio: "Gure ikuspegia hautagaitzez eta erakundeez haratago doa", erantsi du. "Eragile politiko eta sozialak daude tartean, udal-politikaren aldeko apustuan; hirirako eskubidea bermatzen saiatzen dira guztien artean", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi politikoak berriak Gaurko azken ordukoa Podemos bideoak Euskadiko Podemos-eko albisteak