Politika -

Zerga erreforma

EAJk, PSEk eta PPk itun fiskala negoziatzen jarraituko dute

Akordioa astelehen honetan lortuko zutela espero zen, baina erreformari buruzko desadostasunak dituzte hiru alderdiek.

Alfonso Alonso, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Argazkia: EiTB
Alfonso Alonso, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Argazkia: EiTB
Alfonso Alonso, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, PSE eta PP berriro bildu dira gaur, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua onartzea ahalbidetuko duen itun fiskala negoziatzeko.

Akordioa astelehen honetan lortuko zutela espero zen. Hala iragarri baitu goizean Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiak goizean. Alabaina, ez da horrela izan, hiru alderdien artean ezberdintasunak azaldu direlako.

EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostuta badute ere, azken orduotan erreforma fiskalari lotutako beste gai batzuetan desadostasunak izan dituzte.

Hori dela eta, negoziazioak hasiera batean uste baino luzeago joko duela ematen du.

Alderdi Popularrak akordioa asteazkenerako itxita egotea nahi du, egun horretan amaitzen baita 2018ko Aurrekontu Lege Proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea. EAJ, baina, ez dago prest epe hori muga bezala onartzeko.

Edonola ere, Andoni Ortuzar, Idoia Mendia eta Alfonso Alonso EAJk Bilbon duen egoitza nagusian bildu ziren ostiralean eta hirurek erakutsi zuten “fiskalitatean nahiz aurrekontuetan egonkortasuna ekarriko duen ituna” egiteko borondatea.

Batzar hartan "urratsak" eman zituzten eta negoziatzen jarraitzea adostu zuten.

EAJk eta PSEk koalizioan zuzentzen dituzte Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak, baina ez dute gehiengorik Legebiltzarrean, ezta Arabako Batzar Nagusietan ere, aurrekontuak onartzeko eta erreforma fiskala aurrera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea EAE albisteak Ekonomia albisteak PSE-EE albisteak Euskadiko PP berriak Gaurko azken orduko albistea Zerga politika