Politika -

Eusko Legebiltzarra

Bi osoko zuzenketa eta 1.526 zuzenketa partzial, EAJ, PSE-EE eta PPren aurrekontuei

EAJk, PSE-EEk eta PPk ituna egin ostean, abenduaren 22ko osoko bilkuran onartuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak.

Pedro Azpiazuk (EAJ) eta Anton Danboreneak (PP) sinatu zuten itun fiskala. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazuk (EAJ) eta Anton Danboreneak (PP) sinatu zuten itun fiskala. Argazkia: EFE
Pedro Azpiazuk (EAJ) eta Anton Danboreneak (PP) sinatu zuten itun fiskala. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak akordioa eginda, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen proiektua onartzeko izapideak aurrera jarraitzen du Eusko Legebiltzarrean.

Ostegun honetan amaitu da zuzenketak aurkezteko epea. Guztira, bi osoko zuzenketa eta 1.526 zuzenketa partzial izan dira. Legebiltzarreko Mahaiak abenduaren 5ean aztertuko ditu denak.

Abenduaren 11n, osoko bilkura egingo dute Gasteizko Ganberan, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak bozkatzeko; abenduaren 13an, zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte, eta, ezustekorik ezean, abenduaren 22ko osoko bilkuran onartuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak, EAJ, PSE-EE eta PPko legebiltzarkideen babesarekin.

2018rako aurrekontuak 11.486 milioi eurokoak izango dira; aurtengoak baino 426,7 milioi euro handiagoak, beraz.

EH Bilduk 800 zuzenketa partzial aurkeztu ditu, 220 milioi euroko sailak aldatzea eskatzeko. Horrez gain, Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzea galdegin du, egitasmo horretara bideratutako 156 milioi euroak beste azpiegitura batzuetan inbertitzeko.

Elkarrekin Podemosek 450 zuzenketa partzial aurkeztu ditu, 225 milioi euroko partidak aldatzea eskatuz.

Alderdi Popularrak, berriz, 180 zuzenketa partzial aurkeztu ditu, 30 milioi euroko partidak aldatzeko. EAJk eta PSE-EEk onartu egingo dituzte zuzenketa horiek, trukean PPk Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak onartzea ahalbidetu dezan.

Bestalde, EAJk eta PSE-EEk 15 zuzenketa tekniko egin dituzte.

Horrez gain, talde parlamentario guztiek zuzenketa bat adostu dute, diru-partida bat sahararrei laguntzeko asmoz bideratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra bideoak EAE EH Bildu Bizkaia Euskal sozialistak Euskadiko PP berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Euskadiko Podemos-eko albisteak Aurrekontu Publikoak 2024