Politika -

Ustelkeria PP-n

PP eta haren diruzaina epaituko dituzte, Barcenasen ordenagailuak ezabatzeagatik

Madrilgo Auzitegiak Alderdi Popularreko hiru kide epaituko ditu: Carmen Navarro diruzaina, Jose Manuel Moreno informatikaria eta Alberto Duran abokatua.

Luis Barcenas. Artxiboko argazkia: EFE
Luis Barcenas. Artxiboko argazkia: EFE
Luis Barcenas. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiaren ordenagailuetako disko gogorrak suntsitzeagatik PPren kontrako epaiketa abiaraztea erabaki du Madrilgo Auzitegiak.

Alderdi Popularraren auzipetzea duela hilabete inguru berretsi zuen epai-mahaiak, eta orain alderdi horretako beste hiru kide auzipetzea erabaki du: Carmen Navarro diruzaina, Jose Manuel Moreno informatikaria eta Alberto Duran abokatua.

Lehen aldia izango da alderdi politiko bat pertsona juridiko gisa akusatuen aulkian eseriko dela.

Azaroaren 30eko autoaren arabera, informazioa ezkutatzea eta kalte informatikoak eragitea leporatzen diete hiru auzipetuei; Alderdi Popularrari, berriz, kalte informatikoak sortu izana egozten diote.

PPk eta Carmen Navarro diruzainak 'Botin doktrina' aplikatzea eskatu zuten, epaiketa saihesteko. Alabaina, Madrilgo Auzitegiaren ebazpenak dio ordenagailuetako datuak ezabatuta "garrantzi handiko auzi kriminal batean izapideak egitea oztopatu" zutela.

Auzitegi Gorenak Emilio Botin Santander Bankuko presidentea absolbitu egin zuen, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak haren kontrako prozedura judizialik abiatu ez zutelako.

Kasu honetan, akusazio partikularra (Luis Barcenas) auzitik erretiratu da eta Fiskaltzak auziaren artxibatzea eskatu du. Hori dela eta, auzipetuek 'Botin doktrina' ezartzea eskatu dute, baina epaileak aukera hori baztertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Epaiketak bideoak Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak