Politika -

KATALUNIA

Gauerdian hasi da kanpaina, 3 hautagai espetxean eta 5 hautagai atzerrian direla

Abenduaren 21eko bozetan zerrendaburu diren Carles Puigdemontek (JxCAT) eta Oriol Junquerasek (ERC) ezingo dute hauteskunde kanpainan parte hartu, hurrenez hurren, Bruselan eta espetxean daudelako.

Gauerdian hasiko da A21eko hauteskunde kanpaina

1:35

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gauerdian hasi da abenduaren 21eko hauteskundeetarako kanpaina Katalunian. Ezohiko kanpaina izango da, besteak beste, hiru hautagai espetxean daudelako eta beste bost hautagai, ostera, atzerrian, Bruselan. Are gehiago, Carles Puigdemont Junts per Catalunyako zerrendaburuak (JxCAT) eta Oriol Junqueras ERCko zerrendaburuak ezingo dute kanpainan normaltasunez parte hartu, lehena erbestean dagoelako eta bigarrena, berriz, kartzelan.

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua, Joaquin Forn eta Jordi Sanchez JxCATeko hautagaiak eta Jordi Cuixart Omnium Cultural elkarteko presidentea espetxean mantentzea erabaki du astelehen honetan. Horrez gain, Carles Puigdemont JxCATeko zerrendaburua, Meritxel Serret (ERC), Toni Comin (ERC), Clara Ponsati (JxCAT) eta Lluis Puig (JxCAT) Bruselan daude. Azken bost horiei lotuta, Belgikako Lehen Auzialdiko Auzitegiko epaileak abenduaren 14an jakinaraziko du espainiaratzen dituen ala ez. Beraz, gaur-gaurkoz, Junqueras, Forn eta Sanchezek espetxean jarraituko dute eta Puigdemont eta harekin batera dauden lau hautagaiek, ostera, Bruselan.

Bien bitartean, abenduaren 21eko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoek kanpainari ekin diete.

ERCk falta diren zerrendako kideak gogoratu eman dio hasiera hauteskunde kanpainari, Oriol Junqueras zerrendaburuari aipamen berezia eginez. Toni Castella Democrateseko bozeramaileak kontseilari kargugabetuen eta Jordi Sanchez (ANC) eta Jordi Cuixarten (Omnium Cultural) kartzelatzea kritikatu eta Estatuaren jarrera salatu du. "Espainiak duela 70 urteko Alemaniaren antza handia du". Ernest Maragall PSCko kide ohiaren hitzetan, berriz, Katalunian "indarkeria olderik baldin badago, hori Estatuak burututakoa da", independentismoa mugimendu baketsua dela iritzi baitio.

Junts per Catalunya (JxCAT) alderdiak Bartzelonan abiatu du kanpaina milaren bat pertsonen aurrean, falta diren zerrendako kideak gogoratuz: Carles Puigdemont zerrendaburua eta Jordi Sanchez, Joaquim Forn, Lluis Puig eta Clara Ponsati hautagaiak. Junts per Catalunyak bozkatzera joateko deia egin du, hauteskundeak irabazteko.

Bestalde, CIS etxeak Kataluniako hauteskundeen inguruan egindako azken inkestak ERC eta Ciutadans alderdien arteko berdinketa teknikoa iragartzen du: ERC nagusituko litzateke eserlekuetan; Ciutadans, botoetan. Junts per Catalunya (JxCAT) hirugarren indarra litzateke PSCren, CUPen, Catalunya en Comu-Podem eta PP alderdien aurretik. Inkesta horren arabera, independentistek ez lukete gehiengo absoluturik izango eta Catalunya en Comú-Podemek izango luke giltza.

 

CISen arabera alderdi independentistek gehiengo osoa galduko dute
CISen arabera alderdi independentistek gehiengo osoa galduko dute
CISen arabera alderdi independentistek gehiengo osoa galduko dute

1:14

 

Informazio gehiago, laster

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Bartzelona bideoak Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Pere Aragonès