Politika -

Konstituzioaren 39. urteurrena

Adostasuna eta 'ideia argi izatea' dira erreformarako baldintzak, Rajoyren hitzetan

Konstituzioaren erreformaren xedea ezin da izan, inolaz ere, berau kitatu nahi dutenei atsegin ematea, Rajyren hitzetan. Marra gorria ere ezarri du: Subiranotasun nazionala defendatzea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Konstituzioaren erreformaren inguruan hitz egiteko prest azaldu da, baina bakarrik adostasun zabal bat baldin badago eta "egin beharrekoaren inguruko ideia argia dagoenean bakarrik". Inolaz ere, esan du Rajoyk, berau kitatu nahi dutenei atsegin emateko.

Konstituzioaren Egunaren ospakizunetan egindako ekitaldiaren aurretik esan ditu hitzak Rajoy, kazetariei egindako adierazpenetan. Espainiako Gobernuko presidentea harro agertu da 1978ko Konstituzioarekin eta horren jadanekotasuna azpimarratu du. Horrekin batera, Katalunian 155.artikulua aplikatu izana ere defendatu du berriz ere.

Konstituzioaren jadanekotasun hori defendatu badu ere, Konstituzioaren erreformaz ere aritu da, eta gogora ekarri du birritan egin izan direla aldaketak, "egin beharrekoaren inguruko ideia argia zegoelako", esan du. "Beraz, berriz ere erreformatu daiteke etorkizunean, egin beharrekoaren inguruko ideia argia dagoenean", gaineratu du.

Edonola ere, erreforma horren xedea ezin da inolaz ere izan "berau kitatu nahi dutenei eta hori beretzeko asmoa ez dutenei atsegin ematea". Hala, berretsi du ez duela inolaz ere subiranotasun nazionala apurtzea onartuko, eta adostasun zabal bat beharrezkoa dela adierazi du. "Konstituzioaren erreforma ezin da gehiengoz egin. Hori erokeria da. Hemen eta munduko edozein lekutan", esan du.

Oposizioa

Pedro Sanchez PSOEko burua, baina, ziur dago PPk ez duela erreformarekin bat egitea baino beste aukerarik izandgo, eta erreforma hori 2018an izango dela uste du, Konstituzioaren 40.urteurrenarekin bat eginez.

Bestalde, Pablo Iglesiasek "herri eztabaida handi" bat irekitzea eskatu, akordio sozial berri bat lortzeko, lurraldetasun itun bat lortzeko eta ustelekeriari aurre egiteko.

Albert Rivera Ciudadanos alderdiko buruak, bestalde, adierazi du Konstituzioa aplikatu behar dela orain, "inoiz baino gehiago", "Katalunian agerian geratu denez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Alderdi politikoak Albisteak