Politika -

Manifestazioa Bruselan

Santamariak erantzun du NAN espainiarrari esker egin ahal izan dutela martxa Bruselan

Espainiako Gobernuko presidenteordeak kritikatu du independentistek ez dutela "zalantzarik egin Europaren teilatura harriak jaurtitzeko EBk babesik ematen ez dienean".

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordea. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordea. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren presidenteordeak gogorarazi du NAN espainiarrak eta EBko kide izateak ematen dizkieten eskubideei esker parte hartu ahal izan dutela kataluniarrek Bruselan egindako manifestazioan.

Saenz de Santamariak independentista kataluniarrek Europar Batasuunaren inplikazioa eskatzeko Belgikan egin duten manifestazioa izan du hizpide Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, eta azpimarratu du manifestarietako batzuk kataluniarrak zirela, baina beste batzuk, ez.

Gaineratu du lehenengoek Espainiako NANari esker parte hartu ahal izan dutela martxa horretan. "Ondorioz, Espainia Europar Batasuneko kide izateagatik dituzten eskubide batzuk egikaritzen ari dira", azaldu du.

Dena dela, Saenz de Santamariak uste du independentistek, aldi berean, ez dutela "zalantzarik egin Europaren teilatura harriak jaurtitzeko EBk babesik ematen ez dienean".

Testuinguru horretan, Europar Batasuna "askatasuna" dela eta horrelako mobilizazioak ahalbidetzen dituela goraipatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Brusela bideoak Kataluniaren independentzia Belgika bideoak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak