Politika -

ERREGE KOPAKO FINALA 2015

Gaur hasiko da Kopako finaleko txistualdia bultzatu zuenaren kontrako epaiketa

Fiskaltzak 14.0000 euroko isuna eskatzen du auzipetuarentzat, erregeari irain egitea eta Espainia laidotzea leporatuta.

Santiago Espot Catalunya Accio elkarteko presidentea, epaiketan. Argazkia: EFE
Santiago Espot Catalunya Accio elkarteko presidentea, epaiketan. Argazkia: EFE
Txistualdi erraldoia egin dute Camp Nou-en, Espainiako himnoaren aurka

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasiko da Auzitegi Nazionalean Santiago Espot Catalunya Accio elkarteko presidentearen kontrako epaiketa, 2015ean Camp Noun jokatu zen Errege Kopako finalean Espainiako ereserkiaren kontrako txistualdia bultzatzeagatik.

Fiskaltzak 14.000 euroko isuna eskatzen du auzipetuarentzat, Espainiako erregeari irain egitea eta Espainia laidotzea leporatuta.

Ana Noe fiskalak bere idatzian jaso duenez, "aurrez pentsatutako ekintza bat" izan zen txistualdia, eta Espainiako erregea eta ereserkia "iraintzea eta gutxiestea" zuen helburu.

Ekintza hori bideratzeko, Espotek 2015eko maiatzaren 28an Facebook sare sozialean argitaratutako idatzi bat erabili du argudio gisa fiskalak.

Idatzi horretan, Katalunia egoera politiko erabakigarria bizitzen ari zela esan zuen Espotek, eta independentziaren aldeko ekitaldi handiak goratu zituen.

Fiskalaren iritzian, helburu politikoen aldeko aldarria egiteko abagunea ikusi zuen Espotek Kopako finalean, eta horretara bultzatu zituen milaka lagun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Athletic Politika Epaiketak Eguneko albisteak FC Bartzelona