Politika -

KATALUNIA

Catalunya Ràdiori zehapen-espedientea irekitzeko eskatu du Hauteskunde Batzordeak

"El Matí" saioak "informatzeko oinarrizko neutraltasun eta aniztasun politikoa" urratu duela uste du Hauteskunde Batzorde zentralak.

Monica Terribas kazetaria, Radio Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB.
Monica Terribas kazetaria, Radio Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB.
Monica Terribas kazetaria, Radio Euskadin. Artxiboko argazkia: EiTB.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsi zehapen-espedientea irekitzeko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Zentralak Bartzelonako Hauteskunde Batzordeari, Catalunya Ràdioko "El Matí" saioan funtsezko neutraltasun politikoa urratzeagatik.

Hauteskunde Batzorde Zentralak Alderdi Popularrari (PP) eman dio oraingoan arrazoia, eta bertan behera utzi du Bartzelonako Hauteskunde Batzordearen erabakia. Izan ere, Bartzelonako Hauteskunde Batzordeak ez zuen onartu urriaren 28an eta 30ean "El Matí" saioak emandako informazioaren harira PPk aurkeztutako salaketa.

Hauteskunde Batzorde Zentralak "La Portada" editorialean Mònica Terribas aurkezleak egindako iruzkina aipatzen du, hain zuzen ere. Ildo horretan, kate publikoari egotzi dio iruzkinaren "erantzukizun zuzena".

Hauteskunde Batzordearen arabera, "Kataluniako gobernu legitimoaren aurkako bidegabeko errepresioa dagoela esaten duten alderdien aldeko hauteskunde kutsu alderdikoia" erabili zen aipatutako iruzkin horretan.

Bestalde, saio horrek Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurreko ebazpenen harira "aipamen barregarria" egin zuela dio Batzordeak.

Horrela, hedabide publikoa hautagaitza independentisten "eskura" jartzen dela uste du Batzordeak, hedabide publikoek hauteskunde kanpainan erakutsi behar duten informazioaren oinarrizko neutraltasun politikoa urratuz.

Beraz, saioak "informatzeko oinarrizko neutraltasun eta aniztasun politikoa" urratu zuela uste du Hauteskunde Batzorde Zentralak.

Ondorioz, informazio neutraltasunaren urraketa saihesteko neurriak har ditzala eskatu dio Corporació Catalana de Mitjans Audiovisualsi, eta saioaren arduradunei zehapen-espedientea irekitzeko agindu dio Bartzelonako Hauteskunde Batzordeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika albisteak Alderdi Popularra Bartzelona albisteak Alderdi politikoak bideoak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur