Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Jordi Sanchez JuntsxCat alderdiaren mitinean egongo da ostiral honetan

Kartzelatik egin beharko du agerraldia, kartzelatik atera eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan parte hartzeko eskariari ezetz erantzun baitio Gorenak.

Jordi Sanchez artxiboko irudi batean, Auzitegi Nazionalera deklaratzeko bidean. Argazkia: EFE.
Jordi Sanchez artxiboko irudi batean, Auzitegi Nazionalera deklaratzeko bidean. Argazkia: EFE.
Jordi Sanchez artxiboko irudi batean, Auzitegi Nazionalera deklaratzeko bidean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Sanchez JuntsxCat alderdiaren hautagaitzako bigarrena hauteskunde kanpainan egongo da lehenengoz ostiral honetan, alderdiak egingo duen mitin nagusian. Hala ere, argitzeke dago nola egingo duen, kartzelan baitago.

"Ostiralean Puigdemont presidentearekin egongo naiz Vall d’Hebron kirol pabiloian! Askatasuna eta gure ametsak gauzatzeko borondatea ez dute inoiz suntsituko", esan du Sanchezek Twitter bidez.

 

 

Hala ere, argitzeke dago nola egingo duen, kartzelatik atera eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan parte hartzeko eskariari ezetz erantzun baitio Auzitegi Gorenak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Berriak Politika Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès bideoak Junts per Catalunya gaur