Politika -

Epaiketa

Eleak, Loiolako 'horma'ren liskarretako gazteeei jarritako 'zigorren' aurka

Mugimenduak argudiatu duenez, gazteei jarritako isunak ‘zigor eredugarriak’ eta halako ekintzak ez egiteko ‘abisua’ dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eleak/Libre mugimenduak gaur egindako agerraldian salatu duenez, bi gazte gipuzkoarrei Azpeitiko "herri horman" parte hartzeagatik jarritako isuna (23.000 euro baino gehiago guztira) "zigor eredugarria" eta halako ekintzak ez egiteko "abisua" dira.

Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek 2014ean Loiolako basilikaren kanpoaldean izandako liskarrengatik epaitu zituzten. Egun hartan, bost pertsona atxilotu zituzten, Segiko kideak zirelakoan eta ertzain bat zauritu zen istiluetan.

Loiolan gaur eskainitako prentsaurrekoan azaldutakoaren arabera, Gipuzkoako Auzitegiak 1.200 euroko isuna jarri die bakoitzari desobedientziagatik eta beste 10.500 euro erantzun zibilagatik.

Garbiñe Gomez abokatua izan da agerraldian, baita Joseba Alvarez Sortuko eta Eleak mugimenduko kidea ere.

Eleak taldeak ez du epaia ulertzen, "mehatxu politikoa" dela uste duelako.

Azkenik, isunak eta prozesuaren gastuak ordaintzeko dirua biltzeko kanpaina abiatuko duela jakinarazi du mugimenduak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gipuzkoako albisteak Azpeitia bideoak Gaurko azken ordukoa Gazteak azken ordukoa Isunak