Politika -

KATALUNIA

'Kataluniako Gobernu berriaren lehen funtzioa legea betetzea izan behar da'

Kataluniako prozesua 'faltsua' dela azpimarratu ostean, independentismoa 'fanatismo ia erlijiosoa' dela adierazi du Soraya Saenz de Santamariak Senatuan egin duen agerraldian.

Soraya Saenz de Santamaria Senatuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Soraya Saenz de Santamaria Senatuan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Saenz de Santamariak 155aren aplikazioa defendatu du Senatuan

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian osteguneko hauteskundeen ostean sortuko den Gobernu berriaren lehen betebeharra legea betetzea izango dela adierazi du Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Kataluniako prozesua "faltsua" dela azpimarratu ostean, independentismoa "fanatismo ia erlijiosoa" dela gaineratu du.

"Hauteskundeei esker Parlamentu berria aukeratzeko moduan izango dira katalanak, zeinaren lehen funtzioa Gobernu berria aukeratzea izango den. Gobernu horren lehen eta lehentasunezko betebeharra legea betetzea izan behar da", nabarmendu du 155. artikuluaren aplikazioaren inguruan Senatuan egin duen agerraldian.

155. artikuluaren aplikazioa "premia saihetsezina" zen Saenz de Santamariaren esanetan, "independentisten asmoak engainu hutsa ziren, interes orokorrarentzat, elkarbizitzarentzat eta ongizatearentzat ondorio negargarriak izango zituena". "Estatu bat eraikitzeagatik jendarte oso bat eraisteko prest zeuden", aldarrikatu du.

Horren iritzian, "fanatismo ia erlijioso" hori baliatuta errepublika independente batean bizi zirela sinetsarazi zieten zenbait katalanei, "nahiz eta agintariek beraiek jakin ezinezkoa zela eta ez zela bideragarria".

Soraya Saenz de Santamariaren arabera, Espainiako Estatuak garaiz erantzun zuen legearekin eta politikarekin zuen "betebeharra" bere gain hartuz eta Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuz. "Salbuespen egoerak ezohiko konponbide bat eskatzen zuen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika albisteak Albisteak Alderdi Popularra Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur