Politika -

Kataluniako hauteskundeak

Urkullu: 'Katalunian arazo politikoa dagoela onartu behar du Espainiako Estatuak'

Lehendakariaren hitzetan, Kataluniak irtenbide politikoak behar ditu, ez judizialak.

Lehendakaria Kataluniako hauteskundeen emaitzen harira hitz egin du hedabideen aurrean. Argazkia EFE
Lehendakaria Kataluniako hauteskundeen emaitzen harira hitz egin du hedabideen aurrean.
Lehendakaria Kataluniako hauteskundeen emaitzen harira hitz egin du hedabideen aurrean. Argazkia EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Kataluniako hauteskundeen emaitzen harira ostiral honetan esan duenez, bada garaia Espainiako Estatuak Katalunian "arazo politikoa" dagoela eta "irtenbide politikoak eta ez juridikoak" behar dituela onartzeko.

Lehendakariaren hitzetan, hauteskundeetan izandako "parte-hartze handiak" argi uzten du 2012tik hauteskundeetan errepikatzen den "errealitatea". Horren ildora, "errealismoz" jokatzeko eskatu du, Katalunian identitate eta sentimendu ezberdinak baitaude, eta, hortaz, elkarrizketa beharrezkoa da akordioak erdiesteko.

Bestalde, atzo Katalunian gertatutakoak "bide politikoen eta ez judizialen beharra" erakutsi dio Estatuari, horren ustez, eta, ondorioz, "aldebikotasunaren beharra" azpimarratu du.

Carles Puigdemont presidente legitimoa izateko aukeraz galdetuta, "bakoitzak bere interpretazioa eta irakurketa egin behar du", esan du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Berriak Politika Iñigo Urkullu biografia Eguneko albisteak