Politika -

Francesc Maciaren omenaldia

Puigdemont: 'Ideia legitimo eta demokratikoak jazarpena pairatzen ari dira egun'

Kataluniako kargugabetutako presidenteak mezua eman du astelehen honetan, 1933an hildako Francesc Macia Generalitateko presidentearen aldeko omenaldian; urtero egiten diote, Eguberri egunean.

Carles Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Carles Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.
Carles Puigdemont, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako kargugabetutako presidenteak omenaldia egin dio astelehen honetan Francesc Macia aurreko kargudunari; izan ere, Puigdemonten esanetan, Maciak ere, berak bezala, jazarpena jasan zuen katalanen borondatea bete nahi izateagatik: "Legitimoak eta demokratikoak diren eta indarkeriazkoak ez diren ideiak jazarpena pairatzen ari dira egun", esan du.

Mezu hori irakurri du Jordi Turull kargugabetutako kontseilariak, Josep Rull kargugabetutako kontseilariaren batera, Puigdemonten izenean, Maciaren hilobiaren aurrean. Generalitateko presidente guztiek egin izan diote omenaldia Maciari Eguberri Egunean; izan ere, 1933ko abenduaren 25ean hil zen azken hori.

"Sakrifizio-kate luze baten jarraitzaileak gara", esan du Puigdemontek, Maciak egindakoei aipamena eginez; gogorarazi duenez, azken horrek beti eskatzen zien katalanei "Kataluniaren duinekoak izateko".

Kargugabetutako kontseilariak, egungo bere egoeraz eta berarekin Belgikan dauden kontseilarien egoeraz hitz egitean, esan du Maciak ere asko sufritu zuela.

Mezua irakurrita, eta ekitaldian izan direnekin batera, Kataluniako ereserkia abestu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Berriak Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Puigdemont azken albisteak