Politika -

Bilera Madrilen

Rajoyk eta Riverak Kataluniako egoera aztertu dute Moncloa jauregian

Kataluniako Gobernu berria osatu arte 155. artikulua aplikatzea defendatu dute bi buruzagiek. Generalitateak “elkarbizitza berreskuratzeko” Konstituzioa eta legea errespetatu behar dituela uste dute.

Albert Rivera eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB
Albert Rivera eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB
Albert Rivera eta Mariano Rajoy. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia bildu dira gaur, Moncloa jauregian, abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren Kataluniako egoera aztertzeko.

Bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du eta Kataluniako hauteskundeak egin eta astebete geroago gertatu da. Hauteskundeetan Ciudadanosek garaipena lortu zuen 36 eserleku eskuratuta, baina independentistek gehiengo absolutua erdietsi zuten.

Testuinguru honetan, Ines Arrimadas alderdi laranjako zerrendaburuak gobernua osatzeko saiakerari uko egin dio. Alderdi Popularrak erabaki hori gogor kritikatu du. PPCk muturreko galanta hartu zuen hauteskundeetan; izan ere, 11 diputatu izatetik lau izatera pasa da.

Erabateko adostasuna

Kataluniako Gobernu berriak Konstituzioa eta “lege demokratikoak” bete behar dituela uste dute Rajoyk eta Riverak, “bizikidetza eta normaltasun demokratikoa berreskuratzeko” helburuarekin.

Bestalde, Kataluniako Exekutibo berria osatu arte Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzen jarraitzea defendatu dute bi buruzagiek, “kataluniar guztien zerbitzu publikoak bermatzeko”, Ciudadanosek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Alderdi Popularra Mariano Rajoy Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Ciudadanos alderdia Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak Albert Rivera