Politika -

Bake prozesua

ETA uda baino lehen desmobilizatuko dela uste du Foro Sozialak

Foro Sozialeko ordezkarien esanetan, ETAk bere egitura militar guztiak desegingo ditu datozen sei hilabeteetan, 54 urteko historiari behin betiko amaiera emanez.

Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB.
Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariak gaurko prentsaurrekoan.
ETA uda baino lehen desmobilizatuko dela uste du Foro Sozialak

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozial Iraunkorrak uste du ETA uda baino lehen desmobilizatuko dela eta horrek ETAren egitura militar guztiak desagertzea ekarriko duela, ETAren 54 urteko historia behin betiko amaitzea, alegia.

Nazario Oleaga, Teresa Toda, Nekane Alzelai eta Agus Hernan Foroko ordezkariek Bilbon, ostegun honetan, egindako prentsaurrekoan bake prozesuaren eta normalizazioaren datozen urratsei buruz hitz egin dute. Ildo horretan, datozen hilabeteotan ETAk "desmobilizazioari eta estruktura militarren desagerpenari aurre egin beharko diola" uste dute.

Ondoren, presoak eta iheslariak gizarteratzea izango da helburua, eta dagoeneko, alor hori ere lantzen ari dira.

Brian Currin nazioarteko bitartekari taldearekin izandako harremanetan eta ETAk berak eginiko adierazpenetan oinarritu dute epeari buruzko aurreikuspena, eta uste dute Espainiako Gobernuak ontzat emango duela.

Foroarentzat berdin da nola izendatu, ETAren desmobilizazioa, edo desegitea. Garrantzitsuena da horrek ondorio argia izan behar duela denontzat.

Behin desmobilizazioa lortuta, eta 2017an armagabetzea egin ondoren, preso, iheslari eta deportatuen bergizarteratzea dute helburu; eta horren barruan, oraindik kanpoan diren ia 100 iheslari eta deportatuak segurtasun juridikoz itzultzea.

Bestalde, urtarrilaren 26an eta 27an Irunen egingo dute batzarra, erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte zibileko taldeekin batera, ondorio batzuk adosteko gizarteratze alorrean.

Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean adostasunak lantzen ari dira, eta espero dute Espainiako Kongresura ere eramatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Gaurko azken ordukoa Historia