Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Alderdi guztiek txalotu dute presoak gerturatzea, PPk izan ezik

Politika

Radio Euskadi

Alderdi guztiek txalotu dute presoak gerturatzea, PPk izan ezik

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/13

Alderdi politikoetako bozeramaileek Frantziako Gobernuak presoak hurbiltzeko hartutako erabakiaz hitz egin dute Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas tertulian.

11:05
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Espainiako Gobernuaren espetxe-politika zurruna kritikatu du Joseba Egibar EAJk Legebiltzarrean duen bozeramaileak. Izan ere, Frantziak ETAko presoak Euskal Herritik gertu daude kartzeletara hurbiltzeko hartutako erabakiaren antzeko urratsak emateko "bidea zailtzen" duela argudiatu du.

Radio Euskadiko Parlamento en las Ondas saioko solasaldian Egibarrek esan duenez, jakina zen Frantziako Gobernua "presoak familiartekoen etxeetatik hurbil dauden Iparraldeko edo Iparraldetik gertuko espetxeetara hurbiltzeko mugimenduak" egiten hastekoa zela. "Urrats eta erreferentzia ona da, espetxe-politika humanizatzeko bidean aurrera egiteko", gaineratu du.

Bestalde, Iker Casanova parlamentariaren ustez, "Parisko manifestazioa ETAko presoak Euskal Herritik gertu dauden kartzeletara ekartzeko erabakiaren hitzaurrea izan zen, eta dispertsioaren amaieraren hasiera da orain".

Horrez gain, Frantziaren erabakiak "gauzak erraz" jarri dizkio Mariano Rajoyren Exekutiboari modu berean jardun dezan, Casanovaren arabera. "Ez da gauetik goizera sortu den zerbait, lan handi baten eta Frantziako Gobernuarekin izandako elkarrizketa sakonaren fruitua baizik", esan du. Halaber, "gizarte zibilaren ezinbesteko lana" nabarmentzeaz gain, "Iparraldeko alderdi politikoak akordioetara iristeko azken urteotan ematen ari diren urratsak" islatzen ditu neurriak.

Tinixara Guanche Elkarrekin Podemoseko parlamentariak, bere aldetik, Frantziako estatuaren jarrera "positiboa" dela esan du. Ondoren, Espainiako exekutiboak halako pausoak ez ematea "pena" dela argudiatu du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEk Legebiltzarrean duen bozeramailearen arabera, "positiboa" da Gobernu frantziarraren jarrera. "Egungo espetxe legea aldatu gabe ere modu azkarragoan eta malguagoan interpretatzeko aukera badagoela" gogoratu du sozialistak.

"Nanclares bidearekin bat egin zuten ETAko hainbat presorekin egin zutela" azaldu du, "bakarka zein taldeka birgizarteratzeko prest" agertu zirelako. Poztu egiten nau Nanclares bidekoak traidoretzat jo zituzten "presoak orain prozedura horiekin bat egitea".

Azkenik, ETAko presoak kondenatu egin dituztela eta zigorra bete behar dutela gogoratu du Laura Garrido PPko parlamentariak. "Ezker abertzalearekin exijentzia manten" dezala eskatu dio Egibarri, "Espainiako Gobernuan arreta jarri beharrean, oraindik ETAren iragan kriminala justifikatzen" ahalegintzen delako.

Garridok "erabateko zuhurtzia" erakutsi nahi izan du Frantziako presoak hurbiltzeko aukeraren aurrean. Eskakizunak bakarka aztertzea ezinbestekoa dela esan du, eta e "Frantziako espetxeetan zigorra betetzen ari diren ETAko presoen eskaera kolektiboa" kontuan izatea.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena