Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ciudadanos alderdiak jarrera aldatzea eskatu die Kataluniako komunei

Politika

Katalunia

Ciudadanos alderdiak jarrera aldatzea eskatu die Kataluniako komunei

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/13

Kataluniako Parlamentuko presidentea independentista izan ez dadin, Ciudadanoseko hautagai baten aldeko bozkatzea eskatu die Albert Riveraren alderdiak.

  • Kataluniako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE

    Kataluniako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE

    Kataluniako Parlamentuko artxiboko argazkia. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Kataluniako Podemosi iritzia aldatzea eskatu die Fernando de Paramo Ciudadanos alderdiko komunikazio idazkariak, eta Parlamenteko presidentetzarako Riveraren alderdiak aurkeztutako hautagaiaren alde egin dezaten. Hala, "legeak urratzen ez dituen pertsona bat aukeratuko luketeela" argudiatu du.

De Paramok kazetariei adierazitakoaren arabera, oraindik denbora dago, "aldaketa" lortu eta Parlamentua ez dadin "Puigdemonten zerbitzura jarri". Lau egun geratzen dira Mahaia osatzeko.

"Mahaia aldatzeko aukera dago. Oraindik posible da presidente konstituzionalista izatea, legeak urratuko ez dituena, alderdi politiko guztiak errespetatuko dituena eta hauteskundeak irabazi dituen alderdikoa izango dena", azaldu du.

De Paramoren esanetan, "Podemos aukera hori blokeatzen ari denez, jarrera aldatzea" eskatu die.

ea" eskatu die.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena