Politika -

Katalunia

Puigdemontek Konstituzioa beteko duela hitzeman du, 'lege-aginduz'

JxCat eta ERC alderdien hautetsiak, Puigdemont presidentea barne, diputatu akta eskuratzeko izapideak betetzen hasi dira.

Puigdemont, artxiboko argazki batean. EFE
Carles Puigdemont. EFE
Puigdemont, artxiboko argazki batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont presidente eta JxCateko hautetsiak Espainiako Konstituzioa eta Kataluniako Estatutua betetzea hitzeman du, "lege-aginduz". Horrez gain, "herriaren borondateari fideltasuna" agindu dio.

Bihar, asteazkenarekin, egingo dute Kataluniako Parlamentua osatzeko bilkura, eta diputatuek euren aktak eskuratzeko egin beharreko izapideen artean, Konstituzioa eta Estatutua betetzea hitzeman behar dute. Hala egin dute Carles Puigdemontek eta JxCAT eta ERC alderdietako hautetsiek ere. Horrez gain, hautetsiak direla egiaztatzen duen agiria ondasunen aitortza ere aurkeztu behar dituzte.

Junts per Catalunya alderdiko iturriek zehaztu dutenez, presidenteak erabilitako formula honakoa da: "Espainiako Konstituzioa eta Kataluniako Estatutua betetzea hitzematen dut. Kataluniako herriaren borondateari fideltasun osoz jardungo dudala hitzematen dut".

Jordi Sanchez, Joaquim Forn, Jordi Turull, Clara Ponsati eta Lluis Puig alderdikideak salbu (promesa egitera mugatu dira, beste ezer gaineratu gabe), JxCATeko hautetsi gehienek modu bertsuan egin dute zina.

ERCko hautetsiei dagokienez, Konstituzioa betetzea hitzeman dute Oriol Junquerasek, Raül Romevak, Meritxell Serretek eta Carme Forcadellek, bestelako esaldirik erantsi gabe.

Gainerakoek esaldi hau erabili dute: "Konstituzioa eta Kataluniako Autonomia Estatutua errespetatzea hitzematen dut, lege-aginduz. Eta iragartzen dut Kataluniako Parlamentu, presidente eta Gobernu berriaren menpe nagoela, herriak emandako agindu demokratikoei fidel mantenduta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak berriak Albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Pere Aragonès