Politika -

Gobernu Batzordea

Transferentziak lehenesteko eskatu dio Erkorekak Saenz de Santamariari

Euskadira transferitzeko falta diren 37 eskumenen txostena sakon aztertuko duela esan dio Saenz de Santamariak.

Josu Erkoreka Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Josu Erkoreka Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan.
Erkorekak eta Saenz de Santamariak atzo hitz egin zuten eskumenen inguruan

1:28

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeari; ildo horretan, lan hori "lehenesteko" eskatu dio PPko Gobernuari, baita "inplikazio-maila handiena" ere.

Bestalde, Erkorekak Espainiako Aurrekontu Orokorretatik bereizi ditu transferentzien harira EAJren negoziazioak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Soraya Saenz de Santamariarekin telefonoz berba egin zuen atzo, astelehena, "Estatutua ez dela osorik garatu" azpimarratzeko.

Ildo horretan, transferitzeko falta diren eskumenen inguruko dokumentua 1990eko hamarkadan onartu zutela eta, garai hartan, dokumentuak "Legebiltzarreko indar guztien babesa izan zuen, baita PPrena ere", gogorarazi du Erkorekak.

Erkorekaren hitzetan, Saenz de Santamariak irailetik Espainiako Gobernuak esku artean duen txostena sakon aztertuko duela esan dio, baina "ez Eusko Jaurlaritzak ematen dion premiarekin", esan du.

Estatuko Aurrekontu Orokorren harira, gai horretaz ez dutela hitz egin esan du Erkorekak; izan ere, gai hori "ez dagokio" Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde, Frantziak presoak Euskal herrira hurbilduko dituela eta, Jaurlaritzak uste du espetxe politikaren alorrean Espainiako Gobernuak aro berri bat ireki beharko lukeela, eta horren aurrean itxaropentsu dagoela gaineratu du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Dena dela, Jaurlaritzak diskrezioz jarraituko du lanean helburu hori lortzeko, Erkorekaren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaurko azken ordukoa