Politika -

Ustelkeria PP-n

Valentziako PP legez kanpo finantzatu zutela berretsi dute bederatzi enpresarik

Fiskaltzak espetxe-zigorra eskatzen zuen hasieran, baina egindakoa aitortu dutenez, isunak jartzea galdegin du azkenean.

Valentziako PP legez kanpo finantzatu zuten enpresarietako batzuk. Argazkia: EFE
Valentziako PP legez kanpo finantzatu zuten enpresarietako batzuk. Argazkia: EFE
Valentziako PP legez kanpo finantzatu zuten enpresarietako batzuk. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi enpresarik Auzitegi Nazionaleko Jose Maria Vazquez Honrubia epailearen aurrean onartu dute gaur Francisco Campsek zuzentzen zuen Valentziako PP legez kanpo finantzatu zutela.

Duela urtebete inguru aitortu zioten Fiskaltzari egindakoa, baina gaur epaiketan berretsi dute, eta, ondorioz, Myriam Segura fiskalak haien kontrako zigor-eskaerak murriztu ditu.

Hasiera batean, lau eta sei urte arteko espetxealdia galdegin zuen guztientzat, baina azkenean isunak ezartzea soilik eskatu du.

Fiskalak eskatuta, damututako enpresariek deklaratu dute lehendabizi Valentziako PPren legez kanpoko finantzazioari buruzko epaiketan.

Fiskalaren arabera, 1,2 milioi euro eman zizkioten Valentziako PPri 2007ko eta 2008ko hauteskunde kanpainak ordaintzeko.

Fiskalak hainbat galdera egin dizkie, Gürtel sarearen buruzagien (Francisco Correa, Pablo Crespo eta Alvaro Perez 'El Bigotes') eta garai hartan Valentziako Alderdi Popularra zuzentzen zuten politikarien kontrako akusazioak berresteko asmoz.

Enpresariek bere abokatuen eta fiskalaren galderak erantzun dituzte soilik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea