Politika -

PRESOAK

Parisek atzeratu egin du Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin egitekoa zuen bilera

Frantziako Gobernuak espetxeetako funtzionarioen greba jarri du bilera atzeratzeko arrazoi gisa. Oraingoz ez dute data berririk zehaztu.

Mixel Berhokoirigoin. Artxiboko irudia: EiTB
Mixel Berhokoirigoin. Artxiboko irudia: EiTB
Mixel Berhokoirigoin. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak asteazken honetarako aurreikusita zuen bilera atzeratu du, Frantziako Justizia Ministerioko ordezkariek eta Iparraldeko eragile politiko eta sozialen ordezkaritzak izan behar zutena, hain zuzen ere.

Frantziako Gobernuak azaldu duenez, Frantziako kartzelatako funtzionarioen greba izan da hitzordua atzeratzeko arrazoia. Oraingoz ez dute beste datarik jarri.

Gaurko aurreikusitako bileran Helene Davo idazkariordea buru den Frantziako Ministerioarekin ordezkaritzak eta Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentea den Iparraldeko ordezkaritzak egon behar zuten.

Frantziako Gobernuak ETAko presoak Euskal Herritik gertu dauden kartzelatara gerturatzen uzteko nahia baieztatu ostean, asmoa nola gauzatuko den eta epeak zeintzuk izango diren zehaztea zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea albisteak Paris Presoak argazkiak Frantzia berriak ETA Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa