Politika -

BAKE PROZESUA

Iheslari eta deportatuentzat 'bidea irekitzearen alde' egin du Foro Sozialak

"Gizarte zibilaren bultzadarekin", nazioartean izan diren esperientziak jasotzea eta "trantsiziozko justizia-eredua" ezartzea proposatu ditu Foro Sozial Iraunkorrak.

Irunen bildu da asteburu honetan Foro Sozial Iraunkorra. Argazkia: EiTB
Irunen bildu da asteburu honetan Foro Sozial Iraunkorra. Argazkia: EiTB
Foro Sozialak biktima guztiak omendu ditu

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foro Sozial Iraunkorraren hitzetan, "kartzeletan egoera oso latza bada ere, bideak ireki daitezke apurka-apurka". Hori dela eta, presoen eta iheslarien egoerari aurre egiteko deitu du. Hori helburu, "gizarte zibilaren bultzadarekin", nazioartean izan diren eskarmentuak jasotzea eta "transiziozko justizia-eredua" ezartzea proposatu ditu.

IV. Foro Soziala egiten ari dira atzotik Irunen, eta han Teresa Toda eta Nazario Oleaga Foro Sozialeko kideek agiria irakurri dute azken topaketan bildutako hainbat ondorio jakitera emateko xedez.

Adierazi dutenez, azken 80 urteetan "milaka euskal herritarrek beren herria utzi behar izan dute, eta gehienak itzuli badira ere, guztiek ez dute egin". Foro Sozialaren esanetan, 85 eta 100 bat lagun daude herritik kanpo, horietatik 25 bat "deportatuak dira, eta euren herria gatazkaren ondorio ziren arrazoi politikoengatik utzi behar izan zuten".

Kolektibo horrek uste duenez, "aurreko hamarkadetan bizi izandako gatazkan muturreko aldaketak izan dira", eta egungo euskal gizartean, nagusi da "gatazkak eragindako sufrimentua, indarkeria mota orotako biktimen egoera, eta bizitako pasarte gogorrak elkarrizketan oinarritutako modu orekatuan, modu justuan, bideratzeko gogoa, ondo errotutako elkarbizitza lortzeko". Dena dela, aurrerapausoak ez direla berdinak izan arlo guztietan ohartarazi dute.

Horren harira, presoak aipatu dituzte, "salbuespenezko araudian harrapatuta jarraitzen baitute", azken asteetan "urratsaren bat eman bada ere". ETAko presoek "pauso inportanteak eman dituzte, eta euskal gizartearen gehiengo batek uste du badela garaia egungo salbuespenezko espetxe-politikari amaiera emateko".

Indarkeria mota guztietako biktimei dagokienez, Foro Sozialak uste du "aurrera egiten" ari direla, udaletxetan, Eusko Legebiltzarrean (bertan sustatutako Memoria eta Elkarbizitzarako Txostenagatik) edota ETAren desarmeari esker. "Desmobilizazioa heltzear dago", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albisteak Gipuzkoa Presoak bideoak ETA albisteak Alderdi politikoak Irun albisteak gaur Eguneko albisteak Adiskidetzea Euskadin