Politika -

Elkarrekin Podemos

Pili Zabala Eusko Legebiltzarrera bueltatuko da bost hilabete bajan eman ondoren

Zabalaren itzulera baieztatu dute Elkarrekin Podemoseko iturriek. Eusko Legebiltzarrak osoko bilkura egingo du datorren ostegunean.

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EFE
Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EFE
Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea lanera itzuli da gaur, ia bost hilabete bajan eman ondoren.

Zabalaren itzulera baieztatu dute Elkarrekin Podemoseko iturriek. Eusko Legebiltzarrak osoko bilkura egingo du datorren ostegunean, abenduaren amaieratik aurrena.

Zabalaren bajaren inguruan diskrezioa mantendu du Elkarrekin Podemosek, Tolosako legebiltzarkidearen borondatea errespetatzeko, iturriek zehaztu dutenez.

Legebiltzarkidearen gabeziak Gasteizko Ganberaren indar oreka aldatu du hilabeteetan; izan ere, Jaurlaritza babesten duten taldeek (EAJ-PSE) 37 eserleku dituzte eta oposizioak, Zabalaren presentziarik gabe, berdinak. Horrela, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk bozketa batzuk galdu dituzte gabezia horregatik.

Amatasun-bajetan botoa beste legebiltzarkide baten eskuetan uzteko aukera ematen du Legebiltzarreko Araudiak, baina ez gaixotasun kasuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Legebiltzarra EAE albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala albisteak