Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Junts per Catalunyarekin akordioa lotzeari uko egin dio ERCk

Politika

Katalunia

Junts per Catalunyarekin 'erdibideko' akordioa lotzeari uko egin dio ERCk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/02/10

Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak esan du ez dutela JxCatekin akordiorik lotuko, Bruselan "Carles Puigdemonti presidente-legezkotasuna aitortuko dion itun globala adostu arte".

  • Marta Rovira ERCko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Marta Rovira ERCko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Marta Rovira ERCko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

JxCatekin "erdibideko" akordio bat lotzeari uko egin dio Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak. Gainera, "zorroztasuna" eskatu du Katalunian Gobernu eraginkor bat sortu ahal izateko.

ERCren Batzorde Nazionalean, komunikabideen aurrean egindako hitzaldian Marta Rovirak adierazi duenez, "argi eta garbi" hitz egin nahi izan du, Kataluniako gizartea politikoki heldua den ustearekin, eta egun bizi duten egoera oso ondo ulertzeko gai direlakoan.

Gauzak horrela, Rovirak iragarri du ERCk ez duela JxCatekin akordiorik lotuko, Bruselan "Carles Puigdemonti presidente-legezkotasuna aitortuko dion itun globala adostu arte". Itun horrek jaso beharko du "inbestidura eraginkor bat, 155. artikuluaren amaiera eta Kataluniako Gobernu bat ahalbidetzeko", eta agintaldi osorako gobernu-plana.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena