Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Junquerasek Marta Rovira proposatu du Kataluniako presidentegai gisa

Politika

Katalunia

Junquerasek uste du urrutiko Presidentetza eragotziko dutela eta Rovira proposatu du

Agentziak | Erredakzioa

2018/02/12

ERCko buruzagiarentzat "argi" dago Estatuak Belgikatik agintzea galaraziko dutela.

  • Asteburuan Junqueras aske uzteko eskatzeko egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

    Asteburuan Junqueras aske uzteko eskatzeko egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE

    Asteburuan Junqueras aske uzteko eskatzeko egindako elkarretaratzea. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Oriol Junqueras ERCko presidenteak urrutiko Presidentetza baten aukera baztertu du, uste baitu Espainiako Estatuak ez duela "inoiz" halakorik Puigdemont Belgikatik agintzea eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusia proposatu du hautagai gisa.

"Itzela da, erabateko konfiantza dugu denok beragan", adierazi dio Telecinco telebista kateari Estremerako kartzelatik gutun bidez erantzun duen elkarrizketa batean.

Ines Arrimadas Ciutadanseko buruaren balizko hautagaitza baten harira itaunduta, saiatzeko esan dio diputatuari, baina ohartarazi du "darabilen diskurtso horrekin" nekez lortuko duela.

Diputatua den aldetik presidentegai izan daitekeela esan du, baina ez du uste berari dagokionik. Are, eserlekuari muzin egiteko prest egongo litzatekeela erantsi du: "Uko egiteko prest egon naiz betiere, taldearen mesedetan denean".

Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du Junquerasek. Kataluniako Parlamentuko presidenteak bilera eskatu zion Rajoyri, baina gobernuburuak ez du onartu. Junquerasen iritzian, "elkarrizketari ihes egiten dio Espainiako Gobernuak".

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailea ere ahotan hartu du ERCko buruzagiak. Azpimarratu duenez, "arrazoi politikoengatik" du preso, "bide juridikoa eragotziz". Independentziaren aldeko manifestazioetan indarkeriarik egon ez dela gogorarazi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena